Berriak Segurtasuna
Eu

Kolonbiako Polizia Nazionaleko delegazio batek Euskadi bisitatu du

2014.eko uztailak 22

Herritarren Segurtasunari buruzko seminario batean parte hartzeko eta Ertzaintzako profesionalekin esperientziak partekatzeko

Kolonbiako Polizia Nazionaleko delegazio bat Euskadin dago egun hauetan, instituzio horretako ordezkari nagusiak buru izanik. Ertzaintzak antolatu duen Herritarren Segurtasunari buruzko Seminarioan parte hartzera etorri dira, eta esperientzia profesionalak partekatzera Euskadiko kideekin. Datozen egunetan, polizia-agente amerikarrek Ertzaintzako instalazioak bisitatuko dituzte, erabiltzen dituzten lan-sistemak ezagutzeko, baliabide materialez eta giza baliabideez gainera, eta esperientzia profesionalak partekatzeko nazioarteko delitugintzaren aurkako borrokaren alorrean.

Kolonbiako Polizia Nazionalak, Herritarren Segurtasunaren zuzendari den Jorge Hernando Nieto jeneral maiorra buru izanik, segurtasunaren inguruko seminario batean parte hartuko du hurrengo egunetan. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian eta Ertzaintzako unitate desberdinetako egoitzetan egingo dituzte jardunaldiak. Horietan, Ertzaintzaren lan-prozedurak eta ekintza protokoloak ezagutzeko aukera izango dute, Ertzaintzak bere esku dituen giza baliabideez eta baliabide materialez gainera. Ertzaintzako unitate desberdinek euren eginkizunak garatzen dituzten instalazioetara bisitak ere egingo dituzte. Egoitza hauetara joango dira, besteak beste: Iurretako Ekintzarako Baliabideen egoitza, Ikerketa Kriminaleko Unitate Zentraletako instalazioak, Erandioko Polizia Zientifikoaren laborategiak, Bilboko, Gasteizko, Donostiako edo Guardiako ertzain-etxeak eta Berroziko instalazioak, Araban.

Gainera, Hego Amerikako arduradun polizialek euskal instituzioen errealitatea ezagutzeko aukera izango dute, Legebiltzarrera eta Gernikako juntetxera bisitak eginez, eta horretaz gain, gure gizartearen egungo bilakaeraren alderdi adierazgarri eta enblematikoenetako batzuk ezagutuko dituzte, hala nola Guggenheim museoa.

Kolonbiako delegazioaren presentziak Ertzaintzari esperientzia profesionalak partekatzea eta esperientzia handia duen poliziaren lana ezagutzea ahalbidetuko dio. Goi-agintariak eta polizia-lanaren alor desberdinetako espezialistak etorri dira, honelako delitu-alorretan esperientzia handia dutenak: narkotrafikoa, bahiketak, estortsio ekonomikoak, pertsonen salerosketa, kapitalak zuritzea, bahiketa espresak, etab. Hego Amerikako delegazioko partaideen artean delitu-alor horietako batzuetan esperientzia pertsonal handia duten agenteak daude, baita drogako kartelen aurkako borrokan ere; euren testimonioa eta esperientzia profesionala ekarpen garrantzitsua da Ertzaintzarentzat, nazioarte mailako delitugintzari modu eraginkorragoan aurre egiteko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2014.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Una delegación de la Policía Nacional de Colombia visita Euskadi http://t.co/UuAW0xlRft

  • @rgartzia
    2014.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Kolonbiako Polizia Nazionaleko delegazio batek Euskadi bisitatu du... http://t.co/KowB5IXIMg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)