Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bilboko 2015 urteko merkataritza-ordutegia xedatu du Estatuko erabateko liberalizazioa sahiestuko duena

2014.eko irailak 02

Adierazpen horren ondorioz, irailaren 5ean ez dira erabat liberalizatuko merkataritzako ordutegiak udalerri osoan.



Gaur argitaratu dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, irailaren 5ean indarrean jarriko litzatekeen araudia ez aplikatzeko eta ondorioz Bilboko saltokietako ordutegien erabateko liberalizazioa saihesteko ebazpena. Gobernu Kontseiluaren ostean egin duten prentsaurrekoan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak azaldu du, neurri horren bidez, Jaurlaritzak hiriaren ordutegi askatasuna mugatu duela, «espazioari eta denborari dagokienez».

Eusko Jaurlaritzak turismo handiko eremu izendatu ditu Abando, Indautxu, Garellano, Alde Zaharra eta Deustu. Gainera, ordutegi-askatasuna datorren urtera arte atzeratu du eta udako bi hilabetera mugatu (2015eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra). 

Sailburuak azaldu du Jaurlaritzaren arauak sektorea ordezkatzen duten elkarte gehienen babesa duela, eta ebazpena Bilboko Udalarekin adostu duela.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak 5,4 milioi euroko kontu-saila baimendu du Lanbiden izena emanda dauden 1.900 lagunen lanbide-heziketa finantzatzeko eta, hala, Enplegu Plana bultzatzeko.

Gainera, Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu du Eusko Jaurlaritzak ez duela aurreikusi familiei laguntzeko programa aurrekontu osagarriz hornitzea. Hala ere, Jaurlaritzak familia-politikei buruzko hausnarketa abiaraziko du hurrengo hiletan. Gaur egun, seme-alabak edukitzeagatiko laguntzak eta familia eta lana bateratzeko laguntzak ematen ditu. Erkorekak adierazi du balitekeela errentan oinarritutako irizpideak aplikatzea, eta nabarmendu du «egungo laguntzetako bat aukeratu behar izanez gero, bateratze-laguntzei arreta handiagoa jarriko liekeela», aurrerakoiagoak direlako eta familien beharretara hobeto egokitzen direlako.


 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.09.02)

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikusmer
    2014.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Bilboko 2015eko merkataritza-ordutegia xedatu du Estatuko erabateko liberalizazioa sahiestuz... http://t.co/5cc1r3fUBA

  • @anamarti4
    2014.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Resueltos horarios comerciales de Bilbao 2015 evitando liberalización establecida por el Estado ➡ http://t.c

  • @EuskalSouvenirs
    2014.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: "El Gobierno Vasco resuelve los horarios comerciales de Bilbao para 2015 evitando la liberalización total http://t.co/zm0

  • @CyberEuskadi
    2014.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco resuelve los horarios comerciales de Bilbao para 2015 evitando la liberalización total http://t.co/zm06999glT

  • @iurkullu
    2014.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Resueltos horarios comerciales de Bilbao 2015 evitando liberalización establecida por el Estado ➡ http://t.c

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)