Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

The Climate Group-ek Bonnen antolatuko duen klima-aldaketaren gaineko biltzarrean parte hartuko du Pilar Unzaluk

2010.eko maiatzak 31

Euskal Autonomia Erkidegoa 'Klimaren Taldea'n sartuko da

Gasteiz, maiatzak 31.- Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, ekainaren 2an, The Climate Group-ek Bonnen antolatuko duen klima-aldaketaren gaineko nazioarteko biltzarrean parte hartuko du. 

Pilar Unzaluk hitzaldi bat egingo du goi-bilera horretan, beste eskualdeko agintaritza batzuek ere esku hartuko duten saio batean, Kopenhageko goi-bilera egin zenetik klima-aldaketari aurre egiteko abian jarritako ekimenak aztertzeko eta arlo horretan konpromiso berriak diseinatzeko.

"Erakundeen ordezkariak eta enpresak mahai baten inguruan biltzeko aukera ematen duen klimaren gaineko nazioarteko foro hori baliatuko dugu, Eusko Jaurlaritzan egiten ari garen Klima-aldaketaren EAEko Lege-egitasmoaren lanerako agirian jasotako aurrerapenak aurkezteko" azaldu du sailburuak.

Topaketa hori egingo dela baliatuz, Pilar Unzaluk aldebiko bilerak egingo ditu: adibidez, Jane Davidson Galesko Ingurumen ministroarekin, azken horrek eskatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoa The Climate Group-en sartuko da, eta horrela sendotu egingo du, klima-aldaketari aurre egiteko eta garapen jasangarriaren alde egiteko hartuta daukan konpromiso aktiboa. Dagoeneko sartuta dago horretan: esate baterako, nrg4SD sarea bezalako nazioarteko beste foro batzuetan parte hartuz. Foro hori, 2002an Garapen Jasangarriaren gaineko Johannesburgoko Munduko Goi-bileran parte hartu zuten eskualdeko gobernuek eta elkarteek eratu zuten.

Iruzkin bat
  • @XabiGV
    2011.eko maiatzak 11

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari hablando de ecoeuskadi2020, entre minutos 15:50 - 17:37 http://www.irekia.euskadi.net/es/web_tv/2150 #ecoeuskadi2020 #in

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu