Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri

2014.eko irailak 11

Android sistema eragilea duten gailuentzat eskuragarri dago, eta aurki izango da iOS darabiltenentzat

Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, euskara bizitzako esparru guztietan, eguneroko jardueretan, gero eta gehiago erabiltze aldera, IKT tresna berriak jarri ditu herritar guztion eskura.

-       Batetik, Euskalterm Terminologia Banku Publikoa  (www.euskara.euskadi.net/euskalterm) eskuko telefonoen bidez kontsultatu ahal izateko aplikazioa sortu du Jaurlaritzak. Beraz, hemendik aurrera, Android erabiltzen duten telefonoen kasuan, erabiltzaileek aplikazioa Play Store-tik deskargatu ahal izango dute. iOS (iPhone) erabiltzen dutenek, berriz, laster izango dute eskuragai, Apple Store-n.

Euskalterm Terminologia Banku Publikoan Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak onartu eta gomendatzen duen terminologia berezitua dago txertatuta. Honela, espezializazio-eremu bateko terminoren bat (Ekonomia, Informatika, Administrazioa, Zuzenbidea, Industria…) euskaraz nola esaten eta idazten den jakin nahi bada, aplikazio honetan sartu eta bertan kontsultatu besterik ez da egin behar. Bilaketaren emaitzan fitxa bat agertuko zaio erabiltzaileari eta, bertan, terminoaren gaineko informazioa (definizioa, beste hizkuntzetako baliokideak…) ikusiko da.

Baina, horrez gain, hainbat kasutan, Terminologia Batzordeak jarritako marka ere ikusiko da fitxan bertan: ‘4’ ponderazio marka eta   marka daramaten terminoak dira Terminologia Batzordeak gomendatzen dituenak. ‘3’ marka daramatenak, berriz, Batzordeak onartutakoak dira, baina ez lehenetsitakoak.

 

Kontuan izan behar da, halaber, termino bat bilatzeko orduan interesatzen zaigun eremua ere zehaztu dezakegula. Adibidez, ‘recurso’ terminoa bilatzen badugu, 119 termino aurkituko ditugu. Beraz, bilaketa azkarragoa eta zehatzagoa izan dadin, komeni da eremua bera zehaztea: ‘Informatika’, ‘Zuzenbidea’, ‘Ingurumena’…

 

-       Bestetik, eguneratu diren beste hiru produktu aipatu behar dira:

 

  • Xuxen Chrome, euskarazko zuzentzaile ortografikoa Google Chrome-ren 26.0 bertsiorako eguneratu da.

 

  • Hiztegibar (lexiko-kontsultak batera egiteko tresna) Chrome 26.0rako eta Internet Explorer 10erako eguneratu da: azken urteetan kaleratu diren baliabide berriak gehitu zaizkio Hiztegibar-i, besteak beste, Lanbide Heziketarako Hiztegia, Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa, EHUskaratuak EHUren itzulpen-memorien corpusa, Pibolex pibotaje bidez sortutako hiztegi automatikoak eta, azkenik, Elhuyarren web-corpusen ataria.

 

  • Xuxen OpenOffice 4.X / LibreOffice 4.X, Windows, Linux eta Macintosh sistema eragileetarako eguneratu da.

 

Produktu horiek guztiak doakoak dira eta www.euskara.euskadi.net/euskara_soft webgunean eskuratu ditzakegu. 

Azken hiru produktu hauek Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. enpresak garatu ditu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren enkarguz.

 

 

 

Gasteizen, 2014k irailaren 11n

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @RPhoenix777
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @Hernaniko_UE
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [CAST] El banco terminológico #euskalterm, disponible para dispositivos móviles, http://t.co/VDqF0mdlyC #euskara

  • @Hernaniko_UE
    2014.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @aizpuruaetxarte
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @GARALEX_EHU
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @UZEI_
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @HETELFP
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/gCdxQhZQE0 #euskara

  • @AchucarroNeuro
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @Poziktibity
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    [CAST] El banco terminológico #euskalterm, disponible para dispositivos móviles, http://t.co/VDqF0mdlyC #euskara

  • @Poziktibity
    2014.eko irailak 15

    Comentario de Twitter:
    [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @SantutxuAEK
    2014.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @MaiteHeras
    2014.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @MaiteHeras
    2014.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [CAST] El banco terminológico #euskalterm, disponible para dispositivos móviles, http://t.co/VDqF0mdlyC #euskara

  • @caminoaranegi
    2014.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: [CAST] El banco terminológico #euskalterm, disponible para dispositivos móviles, http://t.co/VDqF0mdlyC #euskara

  • @Poziktibity
    2014.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    [EUS] Euskalterm terminologia bankua mugikorretan ere erabilgarri, http://t.co/bF353Gw8nB #euskara

  • @Poziktibity
    2014.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    [CAST] El banco terminológico #euskalterm, disponible para dispositivos móviles, http://t.co/VDqF0mdlyC #euskara

Komunikabideek behera kargatzeko