Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Mendiak eta Rubalcabak espetxe-alorko hiru lankidetza hitzarmen sinatu dituzte

2010.eko ekainak 01

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Barne ministroak, Alfredo Pérez Rubalcabak, Eusko Jaurlaritzaren eta Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren arteko hiru lankidetza-hitzarmen sinatuko dituzte gaur.

Horietako lehenak, zeinean EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak ere parte hartzen duen, Euskadin Gizartearen Mesederako Lan (GML) zigorrak benetan bete daitezen helburua du, zigortuentzako plaza kopuru bat toki-erakundeen eskura ipiniz. Udal bakoitzak, bere beharren arabera, plaza erabilgarrien katalogo bat prestatuko du eta, bertan, proposatutako lanaren baldintzak, ordutegiak eta bete beharreko eginkizunak definituko ditu. Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak, bere aldetik, zigorren kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena hartzen du bere gain eta, horretarako, lanaren arduradunekin beharrezkoak diren harremanak ezarriko ditu.

Bigarren hitzarmenak aukera emango du EAEko espetxeen eta auzitegi eta epaitegien artean baita Fiskaltzarekin ere bideokonferentzia bidezko komunikazio-sistema bat ezartzeko. Horri esker, bideokonferentzia bitartez ikustaldiak, eginbideak, taldeko ezagutze-saioak eta egoki irizten diren jardun guztiak egin ahal izango dira, giltzapetuak eta prebentzio-presoak lekuz aldatu beharrik gabe.

Ildo beretik, gaur sinatutako hirugarren protokoloak Basauriko espetxean Bizkaiko herri honen Bake Epaitegiaren Bulego Judizialaren ordezkaritza bat sortzea aurreikusten du. Bulego honek probintzia auzitegiei, dekanotzari, komunikazio egintzen zerbitzuari eta epaitegiei lagunduko die eta askatasuna galdu dutenekin edo helbidea espetxean dutenekin zerikusia duten beste jurisdikzio-organoek agindutako jardunak burutu ahal izango ditu. Ordezkaritza berriak, astean hiru egunetan, hain zuzen ere, astelehen, asteazken eta ostiraletan, Basauriko Bake Epaitegiko laguntzaile baten laguntza izango du. Ordutegia Justizia Administrazioko funtzionarioentzat ezarritakoa izango da, ezartzen diren berariazko txandetan.

Iruzkin bat
  • @SGIker
    2011.eko maiatzak 17

    Comentario de Twitter:
    Premios Euskadi de Investigacion http://www.irekia.euskadi.net/es/web_tv/2160

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea