Berriak Lehendakaritza
Eu

Ramón Rubial Sarien Banaketa

2010.eko ekainak 01

Patxi Lopez lehendakaria Ramon Rubial sari banaketaren ekitaldiko buru izan da, Bilbon

Ramon Rubial sarien 4. edizioan honako hauei ematen diete saria: Mundukide Fundazioari; Kaiku Arraun Kirol Elkarteari; Ernesto Santaolayari; Nelson Mandelari, Repsol YPFri, Mercedes Benz Españari; eta Alfredo Pérez Rubalcaba Barne ministroari.

Patxi López Lehendakaria  Ramon Rubial sari banaketaren ekitaldiko buru izan da, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Ramón Rubial Sarien bidez, Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuaren iritziz urtean zehar hainbat balore, askatasuna, demokrazia, elkartasuna eta tolerantzia, alegia,sakontzen saiatzeagatik gehien nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak saritzen dira. 

Lentxu Rubial, Fundazioaren lehendakaria egon da sarien laugarren edizio honetan eta berarekin hainbat instituzioetako ordezkari sozialistak. 

Patxi Lopez Lehendakariak Berrikuntzaren saridunei eman die saria: Repsol YPF eta Mercedes-Benz. Balore Sozialistak Defendatzeari Ramon Rubial Saria 2009, Alfredo Pérez Rubalcaba, Barne ministroarentzat izan da eta Fundazioaren lehendakariaren esku jaso du saria. 

Ernesto Santolaya Molinok Kultura eta Askatasuna Defendatzeagatik jaso du Ramon Rubial Saria 2009 eta Nelson Mandela, Balore Demokratikoak Defendatzeari saria irabazi du. Urteko Euskal Kirol Entitateari Ramon Rubial Saria 2009, Kaiku Arraun Kirol Elkarteari izan da. Mundukide Fundazioak Elkartasunari eta Lankidetzari saria jaso du gaur. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria