Berriak Osasuna
Eu

Bizitza osasungarriari eta zahartze aktiboari lotutako osasun politiketan erreferentzia bihurtu da Euskadi Europan

2014.eko urriak 08

Biztzanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko konponbide berritzaileak bilatzen eta ezartzen, lan gehien egiten ari den lurraldeetako bat da Europan.

 

“Euskadi, europako lurraldeen artean, aitzindietariko bat da zahartzoaren, kronikotasunaren eta dependentziaren erronkei aurre egiten, arazoei erantzun integratu bat emanez”, esan du Maria Aguirre Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza zuzendariak Osasun Batzordearen aurrean. Zuzendariak, berak eskatuta, aurkeztu du Euskadik duen parte-hartzea berrikuntza eta zahartzeari buruzko ekimena EIP-AHAn.

Ekimen honek helburu bat du: bizitza osasungarria bi urtez luzatzea, gaur egungo batez bestekoarekin alderatuta; helburu hori 2020rako lortzea espero da. Mugarri hau nabarmentzekoa da euskal gizartean planteatzen delako, hain zuzen munduan bizi-itxaropen luzeenetakoa duen lurralde batean. Helburu hori, Eusko Jauraritzak osasunean eta eremu soziosanitarioan markatu dituen helburu estrategikoekin bat dator.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntzako  Zuzendariak zehaztu ditu Euskadi zentzu honetan aurrera eramaten ari den ekintzak; Iaz “leku aipagarria”  edo “reference site”  bezela aitorpena merezi izan zuten ekintzak, alegia, eta horregatik eman litezkeen kalifikaziorik altuenak eman zizkioten. Osasun eta gizarte sisteman diharduten hainbat eragilek egin zituzten ekintza hauek, eta hiritarren osasun egoera eta bizitza hobetzeko helburuarekin; baina ez da hori helburu bakarra, izan ere, osasun zerbitzuen eraginkortasuna eta iraunkortasuna ziurtatzea bilatzen du. Halaber, europako inguru enpresarialaren lehiakortasuna hobetu nahi du, Maria Aguirrek legebiltzarrean azaldu duen bezela.

“Elkarlana, funtsezkoa da ahalegin zientifikoan”, esan du. Euskadik, horregatik, Europako hainbat Ekintza Taldetan (Action Grups) parte hartzen du, eta líder da horietakoren batean; esaterako, Europako A3 Ekintza Planeko jarduera fisikoaren eremuan, proiektu honen helburu diren osasun-eremuen prebentzioari dagokionean. Euskadiko jarduerak EIP-AHA ekimenaren hiru zutabetan egiten dira. Honako hauetan: Prebentzioa, Detekzioa eta Diagnostiko goiztiarra; Arreta eta Zainketa; eta azkenik, Zahartze Aktiboa eta Bizitza Independientea.

Maria Aguirrek Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean  adierazi duen bezala, Euskadi europako lurralde aurreratuenen aurrean kokatzen duen beste arrazoietako bat da lurraldeen elkarlan-sareko parte izatea, Ipar Irlandarekin batera. “Horri esker parte hartu ahal du modu eraginkorrean europako eztabaidako foroetan, Europako Batzordeak gonbidatuta. Horrelako bat egin zen, adibidez, joan zen maiatzean Atenasen”, azpimarratu zuen.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Euskadi referencia europea en políticas de salud relacionadas con la vida saludable y el envejecimiento activo
    http://t.co/iQxC2teeV6

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)