Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

“Karbono gutxiko ekonomia” eta “partekatutako erantzukizuna” onartzea, Euskadik klima aldaketaren aurkako borrokan duen estrategiaren oinarriak

2010.eko ekainak 03

Unzaluk adierazi du administrazio guztiek "gure erantzukizunaren zatia onartu" behar dugula, izan ere, “hartu behar diren erabakien % 50 eta % 80 bitartean, toki edo eskualde mailan hartzen dira

 

  • Klima aldaketak, Euskadin gehieneko tenperaturak, 2050era arte, 1,5 ºC eta 3,5ºC artean eta gutxienekoak 1ºC  eta 3ºC artean igotzea ekarriko du
  • Tenperatura, 4º igoko da Donostian eta 4,7º Gasteizen
  • Euriteak hamarkada bakoitzean % 07 murriztuko dira, eta muturreko prezipitazioak neguan % 5 eta % 20 artean gehituko dira eta udan, % 30 eta % 50 artean murriztuko dira

Hondartzetan, kostaren lerroak 11 eta 13 metro artean egingo du atzera XXI. mendearen erdialderako “Zama bat baino, aukera bat da”. Horrela definitu du Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, klima aldaketaren aurkako borrokan “hartu behar diren erabakien % 50 eta % 80 artean, toki eta eskualdeetako administrazioei dagokienaren egintza. Unzaluk erakundeei egoera honetaz “ohartarazteko” gonbita egin die, “administraziook dugun egitekoa zein den jakiteko" eta "gobernu eta hiriok ditugun dinamismoa eta bizkortasuna baliatzeko, eredu iraunkor bat eta karbono gutxiko ekonomia bat ezartzera begira aurrera egitea ahalbidetzen digutenak”.

“Eusko Jaurlaritzaren apustua, herritar libreak, solidarioak, dituen herrialde batena da, etorkizuneko belaunaldiek, etorkizun hobea izan dezaten, iraunkorra eta lehiakorra”, gehitu du. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, gaur eta bihar Gasteizko Europa Jauregian ospatzen diren klima aldaketari buruzko jardunaldien inaugurazioan parte hartu du. Sailburuaz gain, inaugurazio honetan parte hartu dute Teresa Rivera Rodríguez Klima Aldaketarako Estatu idazkariak eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak.

Ildo horretan, sailburuak nabarmendu du beharrezkoa dela, zeharka, gobernuen jarduera guztietan iraunkortasunaren irizpidea ezartzea ahalbidetuko duen "lidergo politiko sendo bat"; hori, Euskadiren kasuan, 2009ko ekaineko Urdaibaiko Adierazpenean islatuta dago eta horretatik eratorritako EcoEuskadi 2020 estrategian.

Estrategia hori, Euskadik nazioarteko erkidegoaren ahaleginean parte hartzeko duen "erantzukizunean" oinarritzen da, emisioak murrizteko dagokion erantzukizunaren zatia bere gain hartuz. Unzaluk, fenomeno horren aurrean modu ausartean jardutea garrantzitsua dela azpimarratu du, guztioi eragingo baitigu: Izatez, Euskadiren kasuan, K-Egokitzen ikerketa proiektu estrategikoak, Euskadin klima aldaketak izango duen eragina baloratu du.

Euskadin klima aldaketak, hamarkada bakoitzeko urteko batez besteko prezipitazioa, 2050era arte, % 7 murriztea ekarriko du eta muturreko prezipitazioa (egunerokoa) % 10 haztea; neguan, % 5 eta % 20 bitartean haziko da eta udan, % 30 eta % 50 bitartean. Mendearen bukaeran, muturreko gehieneko tenperaturak 1,5ºC eta 3,5ºC  artean igo litezke, eta muturreko gutxienekoak 1º eta 3º artean.

Bero boladen maiztasuna eta iraupena pixka bat gehitzea ere espero da. “Hiriko beroaren uhartearen” efektuak Euskadiko hirietan eragin termikoa areagotuko luke; igoera hori Donostian 4º-koa eta Gasteizen 4,7º-koa izango litzateke. Igoera termiko horrek muturreko suteak gertatzeko arrisku handiagoa ekar lezake. Esanguratsua da, halaber, itsas mailaren igoera; horren ondorioz, hondartzetan kostaren lerroak 11 eta 13 metro artean egingo du atzera, XXI. mendearen erdialderako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu, consejera