Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal erakundeek nekazaritza sektoreko 2.200 pertsonatik gora elkartu dituzte Europako NPB-aren berri emateko

2014.eko azaroak 08

Bittor Orozek nekazaritzaren sektoreak 2014-2020ko NPBren araudi berriaren aurrean eguneratuta egoteko erautsitako interesagatik pozik agertu zen. Oroz kexu agertzen da nekazaritza egoera ezberdinak duten erkidegoen arteko politikak bateratzea sortzen dituen kalteengatik "ez baitigute utzi gure konpetentziak erabiltzea ez kudeaketan ezta baserritarren diru laguntza zuzenetan".

2.200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Europako Nekazaritza Politika berriari buruz Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiekin lankidetzan, urria eta azaroa bitartean antolatutako jendarteko hitzaldietan. Arabako lurraldean 8 hitzaldi antolatu dira, Bizkaian 4 eta Gipuzkoan 5. Guztietan nekazari eta abeltzain ugari izan direla nabarmendu behar da, Araban 1.200eko zifra gaindituta, Bizkaian 400 inguru eta Gipuzkoan 600 baino gehiago.

Lehen txanda honetako azken hitzaldia Fraisoron egin zen (Gipuzkoa), eta bertan izan zen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuorde Bittor Oroz, eta, azpimarratu zuenez, euskal exekutiboak Euskadiko nekazaritza sektoreko pertsonen interesak defenditu ditu Madrilen, NPBaren esparruan izandako negoziazioetan. Orozen hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak eskumenen esparrurako errespeturik handiena eskatu zuen negoziazioetan, hau da, Euskadik dituen eskumen legislatibo, betearazle eta kudeaketakoak errespetatuko dituen NPBaren erreforma aplikatzeko eredu bat ezartzeko eskatu zuen, baina estatuak ez zuen gaia onartu”.

Deialdien helburua izan da euskal nekazaritzaren sektoreari NPBaren Erreformaren alderdi nagusiak helaraztea, lehen Zutabeari dagokionez (zuzeneko laguntzak). Besteak beste, baserritarrek nekazaritzako laguntzak jaso ahal izateko bete behar dituzten eskakizun berriak jakinarazi zaizkie, behar beste aurrerapenaz, nekazaritzako sektorea aldaketa horietara egokitu ahal zian dadin.

NPBaren alderdi nagusiak

2015etik aurrera, zuzeneko laguntzak jaso ahal izateko baldintzetako bat nekazaria jardunean egotea da (zergen aldetik salmenta maila bat dagoela aitortu beharko da), eta, gainera, laguntzak jasotzeko aukera duten sailetan, gutxieneko mantentze lana egin behar da. Horrez gain, gaur egun bereziki arazoak nozitzen ari diren hainbat labore eta abeltzaintzako sektoretan laguntza gehigarriak planteatu dira. Laguntzak horiek jasoko dituzten laboreak dira erremolatxa, animalientzako labore proteikoak, kalitateko lekaleak, etab., eta abeltzaintzan, berriz, esnetarako behi azienda, haragitarako behi azienda, behi ume hazleak, ardiak eta ahuntzak.

Nekazari txikiei zuzendutako laguntza bide berri bat dagoela azpimarratu daiteke (urtean 1.250 €-ko laguntza maila gainditzen ez duten onuradunak), horientzat bestelako eskakizun batzuk egongo direlarik, batez ere ikuspegi administratibotik. Ordainketa berde gehigarri bat ere agertu da, ingurumenari lotutako hainbat praktika betetzearen menpe, eta gainera, lehendabiziko aldiz, jardueran hasten diren gazteek laguntza gehigarria jaso ahal izango dute NPBaren Lehen Zutabearen esparruan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitordelavilla
    2014.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Inst. vascas se reúnen con más de 2.200 personas del sector agrario para informar acerca de la reforma de la PAC http://t.co/nfhDJu4XDl

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)