Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlartitzak hautapen prozesu bati ekingo dio, Euskal Herri Administrazioan langile kualifikatuen 7 poltsa sortzeko

2014.eko azaroak 14


• Probak urte amaiera baino lehen deituko dira, eta helburua zuzenbide, ekonomia, arkitektura, epidemiologia, adingabeentzako zentruetan hezkuntza, berdintasun eta Administrazio Orokorreko goi-mailako kidegoaren arloetarako lan-poltsak sortzea da.
• Eusko Jaurlaritzak lan-aukerak eskaini nahi dizkie pertsona kualifikatuei eta enplegu publiko profesional eta kalitatezkoarekin konprometitu nahi du, deialdi honen bidez.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Administrazio Orokorrean ordezkapenak egiteko 7 lan-poltsa sortzeko langile kualifikatuen hautapen-prozesu bat deituko du urtea amaitu baino lehen. Ordezkapenok arinago eta eraginkorrago egitea da helburua, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak bermatuta.

Probak gainditzen dituztenak bitarteko funtzionario izango dira, eta, besteak beste, aldi baterako ezintasun-egoeran dauden, lan- eta familia-bizitza uztartzeko baimena duten eta errelebo-kontratua duten funtzionarioak ordezkatuko dituzte. Hautapen-probak gradua edo lizentzia duten pertsonei zuzentzen zaizkie, eta aukera emango die Euskal Herri Administrazioaren ondorengo postuetan lan egiteko:

• Administrazioko goi-mailako kidegoa: Lizentzia edo Gradua, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Berdintasun-teknikaria: Lizentzia edo gradua, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko ikastaroa (gutxienez 150 ordukoa eta unibertsitate batek edo herri-administrazioak berak ziurtatutakoa).
• Zuzenbidea: Zuzenbideko lizentzia edo Gradu baliokidea, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Ekonomia: Ekonomiako lizentzia edo Gradu baliokidea, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Arkitektura: Arkitekturako lizentzia edo Gradua, lanbide erregulatu hori egiteko gaitzen duen titulua, Zuzentarau Komunitarioek ezartzen dutenaren arabera, eskaerak aurkezteko epea amaitzean.
• Epidemiologia: Biologia, Soziologia, Farmazia eta Medikuntzan lizentzia edo Gradu baliokideak, eta 3. hizkuntza-eskakizuna.
• Hezitzailea: Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Lehen Hezkuntzako irakaslea edo Gradu baliokideak.

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Jaurlaritza konprometituta dago enplegu publikoarekin eta lan-aukera bat eman nahi die langabezian dauden edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsona kualifikatuei, bitarteko funtzionario gisa ordezkapenak eginez; horrexegatik egingo du deialdi hau.

Baina, gainera, Jaurlaritzak lau lan-eskaintza publiko deituko ditu laster Osakidetzan, Hezkuntzan, Administrazio Orokorrean eta Ertzaintzan.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @crisdelapenia
    2015.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno abre un proceso de selección para crear 7 bolsas de trabajo de personal cualificado para la Administ... http://t.co/aWctAkVp97

  • @xaguerre
    2014.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno VASCO abre un proceso de selección para crear 7 bolsas de trabajo de personal cualificado p. http://t.co/GQu71Bqt8q

  • @xaguerre
    2014.eko abenduak 06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno abre un proceso de selección para crear 7 bolsas de trabajo de personal cualificado para la Administ... http://t.co/GQu71Bqt8q

  • 2014.eko azaroak 25

    Pido que se convoque también la bolsa de Dirección y Administración de Empresas ( Licenciados en Ciencias Empresariales): Sólo se convoca la bolsa ( Economista: Licenciatura en Economía o Grado equivalente ) para licenciados en economía, esto es, la rama General. La bolsa en Dirección y Administración de empresas no se convoca. Los que somos Licenciados en Empresariales no nos podemos presentar. En el Cuerpo Superior de la Administración, en la bolsa actual hay muchísima gente disponible y se convoca. En cambio en la de Dirección y Administración de empresas hay poca gente disponible y no se convoca. ¿ Por qué no se convoca la bolsa de dirección y Administración de empresas? Los estudios de Lco. en Economia y de Lcdo. en empresariales son muy similares. De hecho en ninguna otra institución hacen diferencias entre ambas licenciaturas ( Diputaciones, Admón. local,Osakidetza...) ¿ No tenemos derecho los Licenciados en Empresariales a entrar en la bolsa del Gobierno Vasco? Pido que se convoque también la Bolsa de Licenciados en Dirección y Administración de empresas. Muchas gracias.

  • @AlexOsg
    2014.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Proceso de selección para crear 7 bolsas de trabajo de personal cualificado. http://t.co/BESJ3NKJKQ #Empleo #Euskadi

  • 2014.eko azaroak 17

    Cuando se abre el plazo para entrega de documentación ??

    Gracias

  • @ZabalganaBatuz
    2014.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OPE] Gobierno abre proceso de selección para 7 #bolsasdetrabajo de personal cualificado para la Administración ➡ http://t.co/o

  • @lauserdel
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OPE] Gobierno abre proceso de selección para 7 #bolsasdetrabajo de personal cualificado para la Administración ➡ http://t.co/o

  • @eajpnvparlament
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @GetxoEAJ: Irekia - El Gobierno abre un proceso de selección para crear 7 bolsas de trabajo de personal... http://t.co/fssls5Swaa

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno abre un proceso de selección para crear 7 bolsas de trabajo de personal... http://t.co/fssls5Swaa

  • @Iratxeeizagirre
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OPE] Gobierno abre proceso de selección para 7 #bolsasdetrabajo de personal cualificado para la Administración ➡ http://t.co/o

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OPE] Gobierno abre proceso de selección para 7 #bolsasdetrabajo de personal cualificado para la Administración ➡ http://t.co/o

  • @VecinosVA
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OPE] Gobierno abre proceso de selección para 7 #bolsasdetrabajo de personal cualificado para la Administración ➡ http://t.co/o