Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Planaren aurkezpena

2010.eko ekainak 09

Planaren xedea herritarren jarrera aldatzea lortzeko bidean aurrera egitea da, hain zuzen ere, sistema demokratikoa elkarrekin askatasunez bizitzeko berme gisa ikusteko

Hezkuntza sailburuaren hitzetan, biktimek ikasgeletan terrorismoarekin lotutako esperientziak kontatzea baliagarria izango da “guztion bizikidetza hobetzen lagunduko duten baloreak eta ohiturak” sustatzeko. Isabel Celaák testuaren onespenean lortu den adostasuna gailendu du.

Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailburuak gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarrean atzo Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Planaren edukiak eta helburuak azaldu ditu.

Isabel Celaák plana indarkeriaren deslegitimaziora bideratutako aldaketak gauzatzea, Zuzenbide Estatua errespetatzea eta biktimen aintzatespena eta memoria gizartean barneratzea sustatzeko beharraren ondorioz eta hezkuntzaren esparruan legez kontrako indarkeriaren inguruko "jarrera lausoak edo isiltasun zaratatsuak" ekiditeko beharraren ondorioz sortu dela azaldu du. Sailburuaren hitzetan, agiri hau “helburu politikoak lortzeko indarkeriara jotzea justifikatzen jarraitzen duten proposamenak desagerrarazteko” tresna bat izango da.

Sailburuak berak eskatuta agerraldia gauzatu du Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Koordinazioko idazkari nagusi den Virginia Múgica, Terrorismoaren Biktimen Arretako zuzendari den Maixabel Lasa eta Giza Eskubideen zuzendari den Inés Ibáñez de Maezturekin batera.

Hezkuntza sailburuaren ustez, biktimen testigantzak “zuzenean edo berehala tresna baliotsua dira bizikidetza hobetzen laguntzeko, kontzientziak hunkitzeko, fanatismoan oinarritutako jarrerak eraldatzeko eta entzulea bere sentsibilitate moralean aztarna sakon bat uzten duten bizipenetarako prestatzeko”. Azaldu duenaren arabera, Terrorismoaren Biktimen Arretarako bulegoa eta Hezkuntza saila arduratuko dira ikasgeletara jarrera “prepartidarioarekin” beren bizipena kontatzera joango diren pertsonak hautatzeaz.

Halaber, Celaák Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Planaren onespenerako oposizioko alderdi nagusi biek egin duten “ahalegin txalogarria” gailendu du. Sailburuak Eusko Jaurlaritzak lehen esparru honetan lortzen ez ziren akordioak bilatzeko “eginahalak egin dituela” azpimarratu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá