Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Bilboko Portu Agintaritzaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena ematen duena, Rivabellosan (Araba) dagoen Arasur Plataforma Logistikoan tren terminala eraikitzeko eta finantzatzeko. (2014-12-02(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko abenduak 02

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)

LABURPENA

GOBERNU-KONTSEILUAK ARASUR TRENBIDE-TERMINALA FINANTZATZEKO ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN ETA BILBOKO PORTUAREKIN SINATUTAKO HITZARMENA ONETSI DU

Gobernu-kontseiluak Arasur trenbide-terminala finantzatzeko Arabako Foru Aldundiarekin eta Bilboko Portuko Agintaritzarekin sinatutako hitzarmena onetsi du. Hala, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Euskal Trenbide Sareari emandako agindu baten bidez, trenbide-terminalaren oinarrizko eta eraikuntzako proiektua prestatzeko konpromisoa hartu du. Bilboko Portuko Agintaritzak, bestalde, Arasur plataforma logistikoaren barruan kokatutako lurrak erosiko ditu, trenbide-terminalaren obrak egiteko.

Trenbide-terminalaren eraikuntza-proiektuaren obrak gauzatzeko gehieneko inbertsioa ZORTZI MILIOI HIRUREHUN MILA EUROKOA (8.300.000 €) izatea aurreikusi dute, BEZ barne. Administrazioek eta erakundeek finantzatuko dute: EAEko Administrazio Orokorra: 3.000.000 €, BEZ barne; Arabako Foru Aldundia: 2.300.000 €, BEZ barne eta Bilboko Portuko Agintaritza: 3.000.000 €, BEZ barne.

Bilboko Portuko Agintaritzaren ustez estrategikoa da salgaien zirkulazioan laguntzen duten plataforma logistikoetan eta intermodalitate-loturetan parte hartzea, salgaien nazioarteko garraio-kateko zatiak eta portuko azpiegitura bikainen osagarri baitira. Arabako Rivabellosa herrian dagoen Arasur plataforma logistikoa bereziki interesatzen zaio.

EAEko Administrazio Orokorrak eta Arabako Foru Aldundiak Bilboko Portuko Agintaritza Arasurren ezartzeko interesa dute. Plataforma horretarako aukera estrategikoa da, Bilboko portuarekin eta ekoizpen eta kontsumo-guneekin lotuz indartu egingo baita.

Bilboko Portuko Agintaritza Arasur plataforma logistikoan ezartzeko, trenbide-sare orokorrarekin lotutako trenbide-terminala izan beharko du. Gaur egun ez da halakorik. Horrenbestez, Bilboko Portuko Agintaritza Arasurren ezartzeko interesa duten erakundeek trenbide-terminala eraikitzea eta hura finantzatzea hitzartu dute.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @soniaalonso85
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @v_en_c: Acuerdo para la construcción y la financiación de una terminal ferroviaria en la plataforma logística Arasur http://t.co/1ZeGJL

  • @v_en_c
    2014.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo para la construcción y la financiación de una terminal ferroviaria en la plataforma logística Arasur http://t.co/1ZeGJLhvqt

Komunikabideek behera kargatzeko