Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu abenduaren 6an eta 7an

2014.eko abenduak 03

Burdinbidearen Euskal Museoak (Azpeitia) abenduaren 6an eta 7an Azpeititik Lasaora bitartean lurrunezko tren historikoen zenbait zirkulazio eskainiko ditu.

Nahiz eta lurrunezko trenaren denboraldia Aste Santura arte itxita dagoen, Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren jaiak direla eta, Burdinbidearen Euskal Museoko lurrunezko tren historikoak ezagutzeko aukera berri bat egongo da.

Larunbatean, abenduaren 6an, zirkulazio berezia 12.30ean izango da.

Igandean, abenduaren 7an, tren historikoen hiru zirkulazio izango dira ondorengo ordutegiarekin:

- 11:00etan: Allan diesel-elektriko automotorea Portugaleko trenbideetakoa (1953. urtea)

- 12:00etan: "Zugastieta" lurrunezko tren makina, Amorebietatik Gernikarako trenbidea inauguratu zuen makina (1888. urtea)

- 13:00ean: E-205 "Portugal" lurrunezko tren-makina Portugaleko trenbideetakoa (1913. urtea)

Burdinbidearen Euskal Museoak treneko zirkulazioak bukatuta emango ditu eta Aste Santuan berriro ere abian jarriko dira, 2015eko apirilaren 2an, hain zuzen ere.

Nahiz eta lurrunezko trenen zirkulaziorik ez egon, museoa urte osoan zehar irekita egongo da, eta neguan zehar ondorengo ordutegia izango du.

Asteartetik larunbatera:
10:00 - 13:30
15:00 - 18:30

Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik)
10:30 - 14:00

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Halaber, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es.
• web gunea: www.bemfundazioa.org.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko