Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek Abadiñon gertatutako bi emakumeren hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei

2014.eko abenduak 11

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak asteazkenean Abadiñon gertatutako bi emakumeren hilketaren aurrean bere gaitzespena azaldu du eta gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Emakundek gizarteari dei egiten dio honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten nazka eta gaitzespena adierazteko, jarrera aktiboa izan dezan emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean inolako tolerantziarik ez onartzeko, eta gogorarazten dio indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela. Zentzu honetan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna gogoratu du Emakundek eta dei egin die hiritarrei Abadiñon bihar arratsaldean egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Emakunderen izenean bertan izango da Izaskun Landaida zuzendaria.  Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aytoabadiano
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EMAKUNDE] Abadiñon gertatutako 2 emakumeren hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei ➡ http://t.…

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    [EMAKUNDE] Abadiñon gertatutako 2 emakumeren hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei ➡ http://t.co/PURXHebuko

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)