Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Juan María Aburto: “Enplegu ahularen gainean ezin da gizarte egonkorrik eraiki”

2014.eko abenduak 11

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburto Bruselan izan da eta adierazi du enplegu ahularen gainean ezin dela gizarte egonkorrik eraiki. Horregatik, Eures ataria lan-bitartekaritzarako Europako tresna izango da eta sarearen eraginkortasuna handituko du.

 

Ataria zerbitzu-emaile guztiei irekiko zaie, lan-aukerak handitzeko, eta erakunde publikoen eta pribatuen eskaintzak argitaratuko ditu. Gainera, estatuek eskulan-gabezien eta soberakinen gaineko informazioa emango diote elkarri, eta herrialdeko legedia betetzen dituzte praktikaldi eta prestakuntza-aldiak adierazi beharko dituzte.

2014ko bigarren seihilekoan, Euskadi nagusi izan da autonomia-erkidegoen arteko koordinazioan, enpleguaren eta gaztediaren arloan. Parte hartzeko sistemari esker, autonomia-erkidegoek beren balioak balioetsi ditzakete eta Kontseiluaren negoziazio-prozesuan eragin dezakete.

Europar Batasuneko Enplegu eta Gizarte Gaietako Ministroen Kontseiluaren aurrean egindako hitzaldian, Aburtok adierazi du kezkatuta dagoela Europako lan-mugikortasun txikiagatik –% 0,29tik beherakoa da-, baita gaitasun-eskaintzaren eta lan-merkatuko beharren arteko aldeengatik ere. Izan ere, horien ondorioz, gaur egun bi milioi lanpostu baino gehiago bete gabe daude.

Aburtok erkidegoen kezkak bildu ditu eta adierazi du «lan-mugikortasuna indartzeko premia politikoa dagoela», langabezia-tasa handiei aurre egiteko, baita estatu-kideen enplegu maila aldeei ere. Ildo horretatik, onartu du orain arte Eures sarea gutxiegi erabili dela estatu batzuek baino ez baitituzte lan-eskaintzak argitaratzen.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du beste faktore batzuk ere eragiten diotela eskualdeen eta herrialdeen arteko mugikortasunari, besteak beste, etxebizitzaren arazoak, hizkuntzak, itzultzeko mekanismoak eta mugikortasunaren esperientziari egiten zaion errekonozimendua.

Azkenik, adierazi du lan-mugikortasunak gizarte- eta ekonomia-abantaila nabarmenak izan ditzakeela gure eskualdeetan. Horregatik, enplegua sortzeko tresnak kudeatzeko maila askotako lankidetzaren garrantzia nabarmendu du. 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    "Juan María Aburto: “Sobre un empleo débil no se puede construir una sociedad fuerte”" http://t.co/rnON1J2Ld8

  • @jonandertorres
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    @juanmariaburto : “Sobre un empleo débil no se puede construir una sociedad fuerte” http://t.co/LQzUSOcbpP

  • @GetxoEAJ
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Juan María Aburto: “Sobre un empleo débil no se puede construir una sociedad fuerte” http://t.co/QMmo7Faa0f

  • @VivasMarta
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EMPLEO] @JuanMariAburto : “Sobre un empleo débil no se puede construir una sociedad fuerte” ➡ http://t.co/801Om6KWQh #eusnet

  • @Gob_eus
    2014.eko abenduak 11

    Comentario de Twitter:
    [EMPLEO] @JuanMariAburto : “Sobre un empleo débil no se puede construir una sociedad fuerte” ➡ http://t.co/RUpABYCRap #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)