Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2014/12/18)

2014.eko abenduak 18

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Donostiako Benta Berri auzoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz. Mozioari dagokionez, behin betiko ebaztea abenduaren 11ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\03\00\0117)
1. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Géminis izeneko hidrokarburoak ikertzeko baimenaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0668)
2. Mozioa, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Onkologikoa institutuaren etorkizunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0120)
3. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Arabako segurtasuna berrantolatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0121)
4. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ustelkeria politikoaren kontra jarduteko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0118)
5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, legegintzaldiaren erdian, tamainako erronkak dituen Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila bururik gabe uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0657)
6. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, EITBren programazioaren edukiak birplanteatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0636)
7. Mozioa, Iñaki Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, kudeaketa zuzeneko eskola-jangela publikoetan zerbitzua ematen duten catering-enpresak kontratatzeko Jaurlaritzak burutu behar duen prozedura berriaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0119)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)