Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

"Urdaibaiko Turismo Iraunkorreko Jardunaldien" 1go edizioa hasi da

2015.eko otsailak 05

Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan (Madariaga Dorrea) egiten ari da, gaur goizean hasita, "Urdaibaiko Turismo Iraunkorreko Jardunaldien" 1. edizioa . Ekitaldia gaur eta bihar burutuko da eta bertan Urdaibain turismoa kudeatzeko kontzeptu berri bat ezartzeko aukera aztertuko da: Turismo Iraunkorreko Europar Gutuna.

 

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak, Itziar Ezpala Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Unai Rementeria Lehendakaritzako foru diputatuak ireki dute ekitaldia eta bertan izan dira. baita ere, Maria Uribe, Basquetourreko zuzendari nagusia, eta Paula Caviedes, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Patronatuko zuzendaria eta kontserbatzailea.

 

Turismo Iraunkorreko Europar Gutunaren inguruan garatzen ari diren jardunaldi hauek babestutako natur gune batean -Urdaibaiko Biosferaren Erreserban- turismo iraunkorra sustatzearen garrantziaz sakontzeko aukera paregabea dira. Jardunaldiaren lehen edizio honen ardatzeko ekitaldia Turismo Iraunkorreko Europar Gutuna (TIEG) da, turismoa ikuspegi iraunkorretik bultzatzen duen eta gune babestuetako garapen ekonomiko orekatua eta begirune osokoa lantzen duen ekimena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Unai Rementeria, Arantza Madariaga, María Uribe,