Berriak Segurtasuna
Eu

2014. urtean Bilbon delituen kopuruak % 7,6 egin zuen behera aurreko urtearen aldean

2015.eko otsailak 09

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 2014ko jarduerari buruz egindako txostenaren datuek egindako balantzeak, Bilbo ziur baten ikuspegia erakusten du. Hala, aurreko urtearen aldean, Hirian delituek %7,6 egin zuten behera orokorrean. Horrela azaldu dute gaur goizean Bilboko udaletxean Segurtasun sailburuorde Josu Zubiagak eta udaleko Segurtasun zinegotzi Tomás del Hierrok, 2014an Bilbon geratutako delituen radiogafiaren aurkezpenean. 

Udaltzaingoren eta Ertzaintzaren jarduerari buruzko datuen arabera, etxebizitzetan zein mehatxuz eta indarrez egindako lapurretak jaitsi egin ziren, % 7 eta % 22,3 hurrenez hurren, bi erakundeen artean ekintza-plan bateratua abian jarri ostean. 

Delitu-egintzek, 2014an, hiriko barruti guztietan egin zuten behera. Beherakadarik handienak 8. barrutian, Basurtu-Zorrotza (% -16,6), 1. barrutian, Deustu (% -13), eta 7. barrutian, Errekalde (% -10) izan ziren. 

Ondarearen aurkako delitu garrantzitsuenak ere % 12,8 egin zuten behera, eta kontuan hartzekoa da delitu guztien ia bi heren biltzen dituztela mota horretakoek. Pertsonen aurkako eta oihartzun sozial handieneko delitu nagusienak, berriz, % 1,5 jaitsi dira osorik hartuta, lesioak eragindako erasoak jaitsi izanari esker (% -6,5), nahiz eta sexu-askatasunaren aurkako delitu larriak (% 5,4), hala nola genero indarkeria eta etxeko indarkeria kasuak (% 3,4). igoera izan duten. 

Segurtasun Kolektiboaren atalean, jaitsiera aipagarria izan dute Bide Segurtasunarekin lotutako delituek (% -18,7); detektatutako osasun publikoaren aurkako delituen kasuek %22,1 egin zuten behera. 

Prebentzioa gako-hitza izaten jarraitzen du, datozen urteei begira helburu estrategiko nagusi gisa sustatzen ari den polizia-ereduan, eta prebentzio hori informazioan eta analisian euskarritzen da. Elkarren arteko lankidetzan aurrera egitea da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren helburu nagusietakoa, garai hauetara egokitzen diren praktika eta irizpide zientifikoetan oinarritutako ikerketa eraginkorrak beti ere albora utzi gabe.

(informazio zehatzagoa atxikitako dokumetuan)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Gotzon Lujua, Jefe Territorial Ertzaintza en Bizkaia, Todor Aresti, Jefe Comisaría Ertzaintza en Bilbao, Tomás del Hierro, Concejal Seguridad Ciudadana Ayuntamiento Bilbao y Andoni Oleagordia, Director Area Seguridad Ayuntamiento de Bilbao