Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Muskiz FP Uda Ikastaroei hasiera eman die Celaak

2010.eko ekainak 21

Euskadin 30.000 pertsona ari dira Lanbide-heziketa ikasketetan

“Krisi ekonomikoak ekoizpen eredu berri bat ekarriko du profesional kualifikatuagoak eskatuko dituenak”, dio Hezkuntza sailburuak.

Isabel Celaá, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Muskiz FP Uda Ikastaroei eman die hasiera “Lanbide-heziketa, Berrikuntza eta Jasangarritasuna” lelopean eta uztailaren 16rarte izango direnak bizkaiko herrialdean.

Ikastaroen aurkezpenean, sailburuak Lanbide Heziketak duen garrantzia azpimarratu du “berrikuntza teknologikoa eta enplegua sortzen duelako, are gehiago krisi ekonomikoan, horrek ekoizpen eredu berri bat eskatzen baitu”.

Sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzarentzat “ekoizpen eredu berri horrek ezagutzan oinarrituta egon behar du eta berrikuntzari eta ikerketari lehentasuna eman behar die”. Eredu horretan gainera, Lanbide-heziketak “lehentasunezko leku bat du etorkizunean profesional kualifikatuagoak eskatuko baitira”, adierazi du.

Muskiz FP Udako Ikastaroen aurkezpena Somorrostro irakas-gunean izan da eta bertara Gonzalo Riancho, Muskizko alkatea, Mario Iceta, Bilboko elizbarrutiko administradore apostolikoa, Juan Manuel Seco, ikastaroen zuzendaria eta erakunde kolaboratzaileen ordezkariak izan dira: Petronor, La Caixa, Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

Euskadin, 30.000 pertsonek ari dira Lanbide-heziketaren ikastaroren baten. Batxilergoa behin bukatuta, %51k unibertsitatera sartzen dira ikastera eta % 47k Lanbide-heziketan jarraitzen dituzte ikasketak.

Udako Ikastaroak Lanbide-heziketako ikasleei, enpresen zuzendari eta profesionalei zuzenduta daude. Lehenengo edizio honetan hauek izango dira landuko diren gaiak: Sare adimendunak eta energia banatuaren ekoizpena; CATIA V5, denbora optimizatu 3Dn diseinatzen; Energia berriztagarrien instalazioa eraikuntzan; Energia iturri berriak automozioan; Copenhagueko goi-bilera eta industria-garapena eta Kultur aniztasun-integrazioaren erronka lan-munduan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaa