Berriak
Eu

Txileko Senatuko presidentearen inbestidura ekitaldian izan da Eusko Jaurlaritza

2015.eko martxoak 12

Euskadik Txilerekin dituen harreman onak eragin du Eusko Jaurlaritza ekitaldi horretan izatea, izan ere, Basque Country Estrategiaren helburuko herrialdea da Txile.

Eusko Jaurlaritzak iazko abenduan “Euskadi Learning Tour”-aren lehen ediziora gonbidatutako pertsona ospetsuetako bat izan zen Patricio Walker, Errepublikako Senatuaren presidente berria.

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta Rafael Kutz Euskadiren Txileko ordezkaria Txileko Senatuaren mahai berria aukeratzeko ekitaldian egon dira, Patricio Walkerrek erakunde horretako presidente karguaz jabetu da-eta ekitaldi horretan.

Ekitaldi horretan gonbidatu gisa egotea ekarri du Eusko Jaurlaritzak Txilerekin erakunde harreman onak izateak, izan ere, herrialde hori ere hartzen dute ardaztzat  Eusko Jaurlaritzaren Basque Country Estrategiak zein nazioartekotze planak.

Hain zuzen, Txile aukeratu zen “Euskadi Learning Tour”-aren lehen ediziorako eta Patricio Walker senatariak ere hartu zuen parte ekimen horretan.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak sustatu du “Euskadi Learning Tour” proiektua eta Basque Country nazioartean kokatzea du xede. Horretarako, Euskadi ezagutzeko bisitak antolatzen dira zenbait jarduera arlotan erantzukizuna duten pertsonentzat, hala nola, erakunde eta politika arloan; ekonomia eta enpresarenean, edota komunikabide arloan. Bide horretatik lortu nahi da pertsona ospetsu horiek laguntzea Euskadi ezagutarazten beren jaioterrian eta herrialde horiekiko harremanak sustatzen.

Txile seigarren inbertsio-jasotzailea da mundu osoan; eta Latinoamerikako herrialde sendoenetako bat, erakunde zein ekonomia mailan. Bestalde, Euskadik Txilerekin erakunde eta enpresa harreman sendoa du eta hango euskal diaspora anitza eta aktiboa da.

Lehen aipatutako erakunde-harreman onak ekarri du kanpo harremanetarako ordezkaritza Patricio Walker karguaz jabetzeko ekitaldian izatea. Ordezkaritza horren bidaian, halaber, bilerak izan dira erakunde-ordezkariekin –esaterako, Txileko Presidentetzako ministro-idazkari andrearekin edota Adingabeko Zerbitzu Nazionalaren zuzendari nagusiarekin–, baita Ekoizpen eta Merkataritzaren Konfederazioarekin eta Txileko euskal komunitatearekin ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)