Berriak Osasuna
Eu

Jarritako txertoen kopurua % 5,7 igo da 2014ko Gripearen Aurkako Kanpainan, 361.194 kopururaino iritsiz

2015.eko martxoak 23

Euskadiko gripearen aurkako txertoaren 2014ko kanpainaren balantzea

Osakidetzako Laguntza Sanitaroko zuzendari Antonio Arraiza Doktoreak eta Osakidetzako Osasun Publikoko Programetako arduradun Enrique Peiró  Dk-ak 2014ko gripearen aurkako txertoaren kanpainako lehenengo balantzea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, gaur goizean.

Denboraldi honetako gripearen aurkako kanpainako lehenengo ondorioa da, txerto gehiago jarri direla, aurreko denboraldian baino % 5,7 gehiago, eta arrisku-kolektibo guztietako estaldura handitu dela. Hain zuzen, kanpaina kolektibo horientzako egiten da, batik bat, esaterako, 65 urtetik gorako helduentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat, haurdunentzat, profesional sanitarioentzat eta gizarte-langileentzat.

Osakidetzako Osasun Publikoko Programen arduradun Enrique Peiró Doktore-ak eman ditu datu guztiak eta nabarmendu du haurdunetan txerto gehiago jarri direla; zeren, 2013an haurdunen % 6,2ri jarri zitzaion txertoa, aurten aldiz, % 22,5i.  Emaitza hori lortu da, aurtengo kanpainan, batez ere, kolektibo honek txertoa jartzea nabarmendu delako. Haurdunak gripearekin gaixotuz gero, txertoa jarrita izatea oso garrantzitsua baita konplikazio larriak saihesteko.

Enrique Peiró Doktore-aren esanetan, hazkundea oso positiboa da eta txertoa jartzearekiko nahiz helburutzat jarritako talde honetan gripearen aurkako txertoak talde honi ekartzen dizkion onurekiko sentsibilizazio handiagoa dagoela baieztatu daiteke.

Arriskua duen beste kolektiboetako bat 65 urtetik gorako adinekoena da eta estalduran % 1eko hazkundea egon da kolektibo honetan; hala, % 60,3ko kopurua lortu da. Portzentaje hori «nabarmentzeko modukotzat» jo da, kontuan izaten badugu 65 urtetik gorako biztanleria % 2,48 igo dela azken urtean. 65 urtetik gorakoei emandako txertoen kopurua 280.037koa izan da; hori guztizko kopuruaren % 77,5 da.

Gaixotasun kronikoak dituztenen kasuan, adibidez, diabetesa, arnasketako arazoak eta kardiopatiak dituztenen kasuan, erregistratutako igoera % 3koa izan da, aurreko kanpainarekin alderatuz gero. Horrela, % 65,8ko estaldura lortu da.

Azkenik, arrisku-taldeen artean dago profesional sanitarioen kolektiboa, gripea duten pertsonekin kontaktua dutelako. Adierazi dutenaren arabera, denboraldi honetako txertoaren kanpainan, babes-neurri gisa txertoa jartzeak duen garrantzia landu da. Azken urteetako igoerarik handienetako bat (% 3,6) egon den arren, oraindik ere, profesional sanitarioen % 28,6k jartzen du txertoa; beraz, hurrengo urteei begira, lanean jarraitu beharko da.

Osakidetzako Laguntza Sanitarioko zuzendari Antonio Arraiza Dk-ak azaldu duenaren arabera, denboraldi honetan, gripeak 100.000 biztanleko 527,6 biztanleri eragin die, azken urteetako kopururik handienetako bat izan da. Horrez gain, gogorarazi du kanpainaren aldian txertoa jartzeak garrantzia duela. Aurten, esaterako, denboraldiak ia bi hilabete eta erdi iraun du (irailaren 29tik abenduaren 14ra arte), «zeren, nahiz eta gripea gaixotasun onbera den arriskuko kolektiboetan, arazo larriak sor ditzake.»

Osakidetzako Mediku Jagoleen Sareak erregistratutako datuen arabera, gripeagatik ospitaleratutako kasu larriei dagokienez (horien txerto-egoera jakin ahal izan da), txertoa jar zezakeen % 67k ez zuen jarri aurtengo denboraldiko txertoa. Kopuru hori altua da; hala ere, % 73,5 igo zen aurreko denboraldikoa baino txikiagoa da.

Osakidetzako Laguntza Sanitarioko zuzendari Antonio Arraiza Dk-ak hau gogorarazi du: «Txertoa jartzeak konplikazioen eta heriotzen tasak % 80 jaisten ditu eta gripearen aurkako txertoa da gripea geldiarazteko tresna prebentibo efikaz bakarra, zeren bere osaera urtero eguneratzen da, informazio epidemiologikoaren arabera.» Antonio Arraiza Dk-ak adierazi duenaren arabera, urtero, Mundu Osasun Erakundearen babesarekin, gripearen aurkako txerto tribalente inaktibatuak hiru andui ditu (A mota bi eta B motako bat); ziurrenik horiek izango baitira hurrengo neguan zirkulatuko duten birusak. Hori dela eta, oso efikaza den tresna da. Era berean, azpimarratu du tresna segurua dela Osakidetzak erregistratutako datuetan oinarrituta: 2007-2011 aldian, 1.882.205 txerto jarri ziren eta, soilik, kontrako ondorioak izan zituztenen 44 jakinarazpen susmagarri izan ziren (horiek guztiak arinak izan ziren eta horietatik 22 bakarrik egiaztatu ziren).

Azkenik, Laguntza Sanitarioko zuzendariak ondorengoak nabarmendu nahi izan ditu: Osakidetzak gripearen kanpaina hasi zenean martxan jarri zuen arrisku-planaren emaitza onak eta Osakidetzatik eta Osasun Sailetik gauzatu den jarraipeneko jarduna eta eguneroko kontrola. Era berean, Osakidetzako profesionalen lana eskertu du, zeren beste urte batez, profesionaltasun handiarekin eman die arreta gripea zuten eta Osakidetzara joan diren pertsonei.

AGERRALDIAN ERAKUTSITAKO GRAFIKOAK

2012-2013 eta 2013-2014 denboraldiak

Gripea baieztatuta zuten ospitaleratutako kasuak:

 

ADIN-TALDEEN ARABERA

 

Adin-taldea

%

0-4 urte

12,8

5-14 urte

2,7

15-24 urte

1,4

25-44 urte

19,6

45-64 urte

42,6

65-74 urte

9,5

Mayor 74 años

11,5

 

ARRISKU-FAKTOREAK

 

Arrisku-faktoreak

%

Arnas gaixotasun kronikoa

22,4

Diabetesa

19,6

Gaixotasun kardiobaskular kronikoa

16,2

Immunoeskasia

13,7

Giltzurrunetako gaixotasun kronikoa

10,1

Gaixotasun onkologikoa

10,3

Obesitatea

13,8

Gaixotasun hepatiko kronikoa

6,1

Konplikazioak

%

Pneumonia

83,1

Baterako infekzioa

13,5

HADS

28,6

Hainbat organoren funtzionamendu okerra

5,4

 

 

% 67

 ez dago txertatuta

 

Datu globalak

 

 

2014

2013

Aldakuntza

Jarritako txertoen kopurua

361.194

343.100

% 5,27

Aurrekontua

1.332.237,72

1.262.473,03

% 5,53


 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)