Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2013-2014ko Batxilergoko Batxilergoko Sari Bereziak

2015.eko martxoak 27

15 irabazle gazteek ingelesa hobetzeko ikastaroa eta egonaldia egingo dute udan hiru astez Toronton (Kanada) 

Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak, eta Begoña Garamendi Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak 2013-2014ko Batxilergoko Sari Bereziak banatu dituzte gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu den ekitaldian. 15 gazte irabazleek, saridun direla egiaztatzen duen diploma jaso dute sailburuordearen eskutik, eta horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, abuzturako. Irabazleak (8 gipuzkoar, 6 bizkaitar eta arabar bat) unibertsitateko lehen mailan ari dira egun ikasketak burutzen.

Joan zen 2013-2014 ikasturtean Euskadin Batxilergoa bukatu zuten 15.302 ikasleen artetik, 726 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2014ko ekainean burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak egin ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai ikasgai komunetakoak eta baita norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoetakoak ere. Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria, gaur eguerdiz jaso duten saria, hain zuzen ere

Arantza Aurrekoetxea sailburuordeak bertaratu dien ikasle, senitarteko eta irakasle guztiak zoriondu ditu, eta ekitaldira hurbiltzeagatik eskerrak eman. “Nola edo hala, zuek saritzean, gure hezkuntza sistema ari gara saritzen eta. Ez dago guretzat hori baino eginkizun gozoago eta motibagarriagorik. Gure indar guztiak hezkuntzaren zerbitzuan eta bere hobekuntzan jarriak baititugu. Zuek zarete gure lanaren sari eta poza”, zuzendu zaie. 

Kalitatearen aldeko konpromisoa

Eskerrak emateko arrazoiak zehaztu ditu jarraian Hezkuntza sailburuordeak. “Batetik, ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntzaren aldeko gure konpromisoan berresten gaituzuelako. Hezkuntzak ez du hazkunde ekonomikoan eta enpleguan soilik eragiten. Gizarte desberdintasunak gutxitzeko ere eragile indartsua da” azaldu du. “Hezkuntza norbanakoaren nahiz gizartearen garapenerako motorra da, ekonomian eragiteaz gain, herritar arduratsuak, kritikoak eta askeak ere bermatzen ditu, eta gizarte justuagorako ekarri paregabea egiten du”.  Bestetik, “ diziplinaren kulturari balioa eta prestigioa” ematen dietelako ere zoriondu nahi izan ditu ikasleak.

Azkenik, bi eskaera egin dizkie sarituei: “Horrela jarraitzea eta jarrera positibo hori zabaltzea” batetik, eta bestetik “dakizuen eta ikasten duzuen guztia partekatzeko prest egon zaitezte, dakizuen guzti hori ez baita zeuen ondarea bakarrik, askoren ahaleginaren emaitza baizik”, eskatu die.

Sari banaketa ekitaldian, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleek osatutako tronpa laukote batek Carl Maria von Weber-en eta Lowell Shaw-ren piezak jo ditu, baita Jose Uruñuelak harmonizatu zuen Maitia non zira herrikoia ere. Aldi berean, Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolako ikasleek ekitaldiaren argazki-erreportajea osatzeko argazkiak egin dituzte une oro.

Batxilergoko Sari Berezien helburua honako hau da: Batxilergoan ibilbide akademiko bikaina erakutsi duten ikasleei egindako ahalegina aitortzea. 2014-2015 ikasturterako sarien deialdia maiatzean argitaratuko da.

 

Ikasle sarituen zerrenda:

 

IKASLEA / ALUMNO

IKASTETXEA / CENTRO

HERRIA / POBLACION

 

1-LEIRE MELGOSA ECENARRO

 

IES ELGOIBAR-ARREITURRE BHI

 

ELGOIBAR

 

2- ÁLVARO MENDICUTE IRURZUN

 

CPEIPS EKINTZA HLBHIP

 

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN

 

3- JON ANDER OCHOA URIARTE

 

CPEIPS SANTA MARÍA HLBHIP

 

VITORIA-GASTEIZ 

 

4- PAÚL MORO IMAZ

 

CPEIPS SUMMA ALDAPETA HLBHIP

 

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN

 

5- MIGUEL ORBEGOZO RODRÍGUEZ

 

CPEIPS GAZTELUETA HLBHIP

 

LEIOA

 

6- RENE POSTIGO SÁNCHEZ

 

CPEIPS B. V. MARÍA HLBHIP

 

LEIOA

 

7- ASIER CUESTA GARCÍA

 

IES SAN ADRIAN BHI

 

BILBAO

 

8- DANIEL ALFONSO CORCUERA

 

IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI

 

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN

 

9- JOSU EZKURDIA APEZTEGIA

 

CPEIPS STO. TOMÁS LIZEOA HLBHIP

 

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN

 

10- JORGE MUGICA BELTRAN

 

IES MIGUEL DE UNAMUNO BHI

 

BILBAO

 

11- ÑIGO MARTÍNEZ GÓMEZ

 

CPEIPS STA. MARÍA HLBHIP

 

PORTUGALETE

 

12- ALBERTO HIJANO MENDIZABAL

 

IES MUTRIKU BHI

 

MUTRIKU

 

13- EKAIN ARRIETA FRANCO

 

CPES J. M. BARANDIARAN LIZEOA BHIP

 

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN

 

14- HAIDEE MARTÍNEZ BRAGADO

 

IES JUAN ANTONIO ZUNZUNEGUI BHI

 

PORTUGALETE

 

15- ASIER ALONSO BARDAJÍ

 

CPEIPS EKINTZA HLBHIP

 

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN

 

 

 

 

 

Gasteizen, 2015eko martxoaren 27an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)