Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Datorren astelehenean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitara emango du Donostiako Eremu Funtzionaleko (Donostialdea - Bidasoa Beherea) Lurralde Plan Partzialaren hasierako bigarren onarpena

2015.eko martxoak 27
  • Hemendik aurrera eztabaida-prozesuari emango zaio hasiera: aldi honetan, dokumentazioa aurkeztuko da jendaurrean eta ekarpenak jasoko dira.

 

Datorren astelehenean, martxoak 30, Donostiako Eremu Funtzionaleko (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Lurralde Plan Partzialaren hasierako bigarren onarpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Jasotako alegazioak aztertu eta gaur egungo inguruabarrei erreparatu ondoren, dokumentu berri bat prestatu da 2010ekoa ordezkatzeko. Hemendik aurrera eztabaida-prozesuari emango zaio hasiera: aldi honetan, dokumentazioa aurkeztuko da jendaurrean eta ekarpenak jasoko dira.

 

Hauek dira aldaketa nagusiak lehenengoaren aldean: ingurumenaren gainean eragin larria duten proposamenak ezabatu dira (Pasaiako kanpo-portua, bigarren gerrikoaren luzapena, bizileku zenbaketarako proposamenen murrizketa, etab.), gehiago babestu da lur urbanizaezina eta nekazaritza-intereseko esparru estrategikoak sartu dira, Nekazaritzako eta Basozaintzako LPSari jarraiki.

 

Duela gutxi hasierako onarpena eman zaio Donostiako Eremu Funtzionaleko (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Lurralde Plan Partzialari, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren agindu bidez. Astelehenean, 2015eko martxoaren 30ean, agiri berri moduan argitaratuko da, jendaurrean ezagutzera emateko eta iritziak jasotzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)