Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Apirilaren 15ean, Donostiako Eremu Funtzionaleko (Donostialdea-Bidasoa Behera) Lurralde Plan Partzialari buruzko informazio-saio publikoa

2015.eko apirilak 06
  • Donostian, EHUko Carlos Santamaria Zentroan
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, alegazio-epeak irailera arte iraungo du
  • Lurralde Plan Partzialean (LPP), udalerri hauetako lurralde-plangintzarako jarraibideak zehazten dira: Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil

 

Asteazkenean, apirilak 15, Donostiako Eremu Funtzionaleko (Donostialdea-Bidasoa Behera) Lurralde Plan Partzialari buruzko informazio-saio publiko bat egingo da Carlos Santamaria Zentroan, EHUko Donostiako kanpusean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako Sailburuordetzak antolatuta. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian LPParen bigarren hasierako onarpena argitaratu ostean, eztabaida-prozesuari hasiera eman zaio eta irailaren 15era arte ekarpenak egiteko epea ireki da. Prozesuan zehar, dokumentazio guztia jendarteratuko da.

Orain, herri-administrazioen eta jendartearen aurreko entzunaldipean jarriko da Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialerako proposamen berria. Bertan, batetik, gaur egungo testuingurura eguneratzeko egin zaizkion moldaketak hartu dira; bestetik, aztertu ondoren, 2010eko Lurralde Plan Partzialaren proposamenari egindako alegazio ugari sartu dira.

Hauek dira aldaketa nagusiak: ingurumenaren gainean eragin larria duten proposamenak ezabatu dira (Pasaiako kanpo-portua, bigarren gerrikoaren luzapena, bizileku-zenbaketarako proposamenen murrizketa, etab.), gehiago babestu da lur urbanizaezina eta nekazaritza-intereseko esparru estrategikoak sartu dira, Nekazaritzako eta Basozaintzako LPSari jarraiki.

Izaskun Iriarte Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintzako sailburuordearen hitzetan, «Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialean, eremu hori osatzen duten 13 udalerrien lurralde-plangintzarako oinarriak zehazten dira, 16 urteko epe baterako zehaztu ere, udalerriaz gaindiko ikuspegi bateratu batekin. Hauek dira udalerriok: Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil. Antolatutako lurraldeak 376 km2 hartzen ditu orotara, eta 400.000 biztanletik gora bizi da bertan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)