Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak lehen Enplegu Plana prestatu du Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen zahartzearekin, desberdintasunarekin eta bitartekotasunarekin bukatzeko

2015.eko apirilak 14

Gobernu-kontseiluak lehenengo Enplegu Planaren zirriborroa aztertu du gaur. Lehen aldia da Euskadin halako plan bat prestatu dela autonomia-erkidegoko Administrazio Orokorrean lanean aritzen den pertsonalaren egoera aztertzeko, Jaurlaritzaren bozeramaile den Josu Erkorekak Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, azaldu duenez. Planaren helburua da Euskadiko herri-administrazioaren zerbitzu orokorretan lan egiten duen pertsonalaren egoera aztertzea4.888 langile daude, karrerako eta bitarteko funtzionarioen artean— eta, azterketa hori abiapuntu harturik, administrazioaren egitura eraginkorki eta efizienteki berrantolatzeko proposamena egitea.

Testuak hiru helburu lehenetsido ditu: pertsonala gaztetzea, behin-behineko langileen deskapitalizazioa saihestuz; berdintasuna areagotzea eta administrazioa modernizatzea, teknologia berrien ondorioz sortutako premietara moldatzea alegia.

Hiru erronka hauek lanpostuen egoeraren deskribapenaren ondorio dira. Izan ere, egindako analisiaren ostean zera ondorioztatu da: pertsonala zaharkiturik dago (bataz besteko adina 51 urte), 2030 urterako langile publikoen %68 erretiratuko dira, bitartekotasun-tasa altua da (%34) eta genero-desberdinkeriak antzematen dira.  

Bozeramaile eta sailaren buru den Josu Erkorekaren aburuz Planaren zirriborroa dokumentu “aurreratu, berritzaile eta modernoa” da, instituzio eta sindikatuen ekarpenak jasotzen dituena. Aste honetako ostegunean Mahai Orokorra deituta dago sindikatu guztiekin azken zirriborroa negoziatzeko. Jaurlaritzaren helburua da plana uda aurretik onartzea. 

Beste gai batzuei helduz, Gobernu Kontseilua EH Bildu legebiltzar-taldeak proposatutako «Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen eta sektoreko betekizunen» lege-proposamena aintzat hartzearen aurka agertu da. Jaurlaritzaren iritzian, ekimena ez da beharrezkoa, Euskadik dagoeneko indarreko araudi nahikoa duelako  eta Erkorekak esan duenez, eraginkorragoa delako «indarreko araudia modu mailakatuan betearaztea» bitartekoak diseinatzea lege berriak orain sortzea baino. 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.04.14)

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @beha_eus
    2015.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Enplegu publikoa / empleo público / l'emploi public #EAE http://t.co/LSAKVLEojR via @Gob_eus #gaurkoak

  • ana
    2015.eko apirilak 15

    pues estoy de acuerdo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)