Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“EGUN BATEZ SUGINA”, jarduera berria Burdinbidearen Museoan Euskal

2015.eko apirilak 22

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, jardueren eskaintzara “EGUN BATEZ SUGINA” ekimena sartu du. Ekimen hau arrunta da Alemaniako, Frantziako edo Britainia Handiko bestelako trenbide turistikoetan, baina berria da Iberiar Penintsulan: Azpeitia eta Lasao artean egun dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera (Gipuzkoa).

Museoaren jarduera berri hau hemendik azaroaren 1era eskainiko da, lurrunezko trenen 2015eko denboraldiaren igande guztietan zehar.

Esperientzia esklusiba honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek ondorengo urratsak eman behar dituzte:

  1. Dagokion erreserba burutu, gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago, posta elektronikoz Burdinbidearen Euskal Museoaren bezero arreta zerbitzuaren hurrengo helbidera zuzenduta: museoa@euskotren.es.
  1. Behin erreserba baieztatuta, Museoan 11:00etan aurkeztu beharko dira (Julián Elorza, 8 kalea Azpeitia – Gipuzkoa). Hau da, bidaiarako programatutako ordua baino ordu bat eta erdi lehenago. Irteera Museotik igandeetan 12:30ean izaten da. Behin Museora iritsita, prestakuntza eta beharrezko hornikuntza hartuko dute, une osoan zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaioke lurrunezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen duten bitartean, eta baita Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira.

 

Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da. Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.

Burdinbidearen Euskal Museoko lurrunezko trenen 2015eko denboraldia joan zen Aste Santuan abian jarri zen. Zerbitzu horretan Azpeitia-Lasao tartean zirkulazioak sartzen dira:

  • Larunbatak: irteerak Azpeitiko Museotik 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Beste alde batetik, Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoko irekiera ordutegia ondorengoa da:

-  Astertetik ostiralera lanegunak: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
-  Larunbatak: 10:30etatik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30etara.
-  Igandeak eta jaiegunak: 10:30etatik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Jendearentzako informazioa

·         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

·         Informazio telefonoa: 943 15 06 77

·         Faxa: 943 15 07 46

·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es

·         Web gunea: www.euskotren.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko