Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernuak 2,2 milioi euro inbertituko ditu euskal herri administrazioko langileen prestakuntzan 2015ean

2015.eko apirilak 25
  • IVAPek diruz lagunduko du Euskadiko hiru erakunde-mailetan edo Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten duten pertsonen prestakuntza jarraitua.
  • Laguntzak eskuratzeko eskaera Eusko Jaurlaritzaren webgunetik (www.euskadi.eus) egin behar da; epea datorren maiatzaren 5etik 2015eko ekainaren 30era arte egongo da zabalik.
  • Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuetako bat da langile publikoen profesionalizazioan aurrera egiteko prestakuntza ematea; hala, herritarrei zerbitzu publiko eraginkorragoa eta modernoagoa eskaintzeko, gaur egungo gizartearen premietara egokitua.

2015ean, Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bitartez (IVAP), 2.207.500 euro inbertituko ditu euskal administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza-planak eta -programak finantzatzeko.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoetako langileen etengabeko prestakuntzaren aldeko "apustuari eta ahaleginari" eutsiko dio. Langile publikoen prestakuntza jarraitua Gobernu honek lehenetsitako helburu bat da, herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoa baitu. Azken finean, helburua da administrazio publiko modernoagoa eta eraginkorragoa lortzea, gaur egungo gizartearen premietara egokitutakoa.

Laguntzak eskuratzeko eskaera telematikoki egin behar da, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik (www.euskadi.eus); epea datorren maiatzaren 5ean zabalduko da, 2015eko ekainaren 30era arte (30a barne).

EAE

Batetik, Eusko Jaurlaritzak 1.422.500 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileak prestatzeko. Honela banatuko da kopuru hori:

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko irakasleak: 491.000 euro
  • Osakidetza: 483.500 euro
  • Eusko Jaurlaritzako sailak: 156.000 euro
  • Euskal Herriko Poliziaren eta Larrialdien Ikastegia: 115.000 euro
  • Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak: 110.000 euro
  • Justizia Administrazioko langileak: 67.000 euro

FORU- ETA TOKI-ADMINISTRAZIOAK, ETA EHU

Bestalde, Jaurlaritzak 785.000 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioetako langileen eta Euskal Herriko Unibertsitateko langileen trebakuntza finantzatzeko. Honela banatuko da kopuru hori:

  • Toki-administrazioak: 375.000 euro
  • Foru-administrazioak: 345.000 euro
  • UPV/EHU: 65.000 euro

 

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lan nagusietako bat euskal administrazio publikoetako langileak hautatzea eta trebatzea da. Eta horrez gain administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzea, euskarako itzulpen ofizialak egitea eta euskarako terminologia juridiko eta administratiboa finkatzea eta hedatzea. Bai eta hizkuntzari, zuzenbide eta administrazioari eta kudeaketa hobetzeari buruzko aholkularitza ematea eta ikerketak egitea ere. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jbikandi
    2015.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El @Gob_eus invierte 2,2 millones de € en la formación del personal de las Admin Públicas vascas en 2015 http://t.co/FukLrVteiv

  • @jescoin
    2015.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno (@Gob_eus) invierte 2,2 millones de € en la #formación del personal de las Admin. Públicas vascas en 2015 http://t

  • @PIPEJGV
    2015.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno (@Gob_eus) invierte 2,2 millones de € en la #formación del personal de las Admin. Públicas vascas en 2015 http://t.co/3Vv8bFDa6d

  • @PIPEJGV
    2015.eko apirilak 28

    Comentario de Twitter:
    Gobernuak (@Gob_eus) 2,2 milioi euro inbertituko ditu Euskal Herri-Administrazioko langileen prestakuntzan 2015ean http://t.co/AePIbZJHcy

Komunikabideek behera kargatzeko