Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Euskadiko gazteei zuzendutako «non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki lehiaketako sari banaketa

2015.eko maiatzak 08

2015ko maiatzaren 9a, Europaren Eguna 

Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordeak, Pedro Hernandok, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko Euskadiko gazteentzako Laugarren Argazki Lehiaketako sariak eman ditu, gaur goizean.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboak antolatutako lehiaketa honek Euskadin EGEF Funtsen bitartez finantzatutako ekimenak ezagutaraztea du helburu, baita Europa Euskadiko gazteengana gerturatzea eta Europak beraien ingurune hurbilena garatzeko egiten duen ekarpenari buruz daukaten ikuspegia ere.

Facebook-en bitartez egin den lehiaketa honetan, EAEko 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu dute.

Laugarren edizio honetan 5.152 fan gehiago lortu ditugu lehiaketako Facebook orrian; Beraz, guztira 7.952 fan ingurura iritsi gara.

Epaimahaiak aukeratutako argazki onenaren lehenengo saria  Laukizko IÑIGO DEBA AYARZAk irabazi du; bigarren saria  Bilboko JAIME ASUA ALVAREZri eman zaio, eta Facebook-en boto gehien jaso dituen argazkia Durangoko ARITZ EGUREN GURRUCHAGArena izan da.  

Informazio gehiago:  

www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)