Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak gauzatu 2015 programa deitu du, eta 26 milioi euro bideratu dizkio programari, enpresen inbertsioa sustatzeko. (2015-06-16(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko ekainak 16

Erabakia, teknologia-oinarriko ETEak edota berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa 2015ean finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gasturako baimena ematekoa.

LABURPENA

2013an eta 2014ean, Gauzatu programak 207 milioi euroko inbertsioa eragin zuen eta 3.188 lanpostu mantentzen eta 1.209 sortzen lagundu

2015eko ekonomiaren testuinguruak aditzera ematen duenez, programaren eragin ugaltzailea areagotuko da aurreko ekitaldien aldean.

Gaur egindako bileran, gobernu-kontseiluak bide eman dio Gauzatu Programaren aurtengo deialdiari (2015). Hain zuzen, 26 milioi euro bideratu dizkio, Euskadiko ETEek proiektu berritzaile eta enplegu-sortzaileetan inbertitu dezaten sustatzeko.

Beraz, programaren erdigunean, oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren ETEak sortzea eta garatzea datza, hartara, trakzio-efektua eragin dezaten Euskadiko ekonomian, dela inbertsioari dagokionez, dela enplegua mantentzen eta sortzen lagunduko duten enpresa berritzaileak sortzeari dagokionez.

Gauzatu programak, Eusko Jaurlaritzaren Industria Planaren tresna gako den heinean, aukera ematen du Euskadiko enpresen baliabideak eta inbertsio-gaitasuna neurtzeko. 2013an eta 2014an lortutako emaitzek aditzera ematen dutenez, Euskadiko enpresen inbertsio-apustua finkatu da, eta Gauzatu programa eraginkorra da halako inbertsioak sustatzeko.

2013 eta 2014 urteen artean, Gauzatu programak 52 milioi eman zituen, laguntza publikoen bidez, eta, horrenbestez, 207,7 milioi euroko inbertsioa eragin zuen. Halaber, 3.188 lanpostu mantentzen eta 1.209 lanpostu berri sortzen lagundu zuen.

Eusko Jaurlaritzak uste osoa du programaren eragin ugaltzailea areagotuko dela 2015ean, aurreko ekitaldien aldean, aintzat harturik testuinguru makroekonomikoko baldintzak mesedegarriagoak direla, bai eta enpresek berek premia dutela beren jarduera areagotzeko eta, beren bezeroen eskaria asetzeko, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko ere.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak 120.000 euroko gutxieneko inbertsioa lortu behar dute, eta, gutxienez, hiru lanpostu sortu behar dituzte 36 hilabeteko epean. Jaurlaritzak bi muga ezarri ditu enpresa berriei emango dien diru-laguntzari dagokionez: batetik, inbertsioaren % 35eko gehieneko muga; bestetik, 1,5 milioi euroko gehieneko muga egitasmo bakoitzeko.

Gauzatu 2015 programaren ezaugarri eta baldintzak

Helburua:

oinarri teknologikoko ETEak eta/edo ETE berritzaileak sortzen eta garatzen laguntzea, lehiakor izateko eta enplegua sortzeko estrategia gisa.

Hartzaileak:

oinarri teknologikoko eta berrikuntzako sektoreetan ekintzaile diren eta arriskuak hartzen dituzten ETEak
bereziki lagunduko da produktu berrien garapena, bai eta
tradiziozko produktuak merkatu berrietan sartzea ere. Orobat, eskuarteko produktuen eta produktu berrien produkzio-prozesuen hobekuntza teknologikoa.

Emaitzen aurreikuspena:

Oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresei zuzentzen zaie diru-laguntza.

1,5 milioi euroko gehieneko muga ezarri da proiektu bakoitzeko.

Guztira, 26 milioi euroko diru-laguntza aurreikusi dute deialdian, bai eta laguntzok 100 bat milioi euro inguruko inbertsioa eragingo dutela ere.

Aurkezpen-epeak

Programa hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera egongo da indarrean eta eskabideak aurkezteko epea 2015eko uztailaren 30ean amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau