Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen euskal museoak uztailean eta abuztuan zehar 58 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu

2015.eko ekainak 30

Bihar asteazkenean Azpeitian (Gipuzkoa) kokatutako dagoen Museoaren udako ordutegia indarrean sartuko da

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, uztailean eta abuztuan zehar guztira 58 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu. Horietatik, 26 lurrunezko trakziozko trenak izango dira eta 32 diesel trakziozkoak.

Lurrunezko trakziozko trenen zirkulazioak uztailean eta abuztuan izango dira, asteburu guztietan, Azpeitiko Museotik Lasaora ondorengo irteera ordutegiekin:

  • Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 12:30ean.

Beste alde batetik, diesel trakziozko trenen zirkulazioak abuztuan bakarrik burutuko dira asteartetik ostiralera, eta Azpeitiko Museotik ondorengo orduetan irtengo dira: 12:30ean eta 18:00etan.

Horrez gain, Erakusketa egongo da Bilboko tren materialeko eraikitzailea den Mariano de Corraleri eskainita, eta uztailaren 14tik 19ra XVIII. Lurrunezko Trakzioan hasteko Hasiera Kurtsoa emango da.

Udako ordutegia bihartik, asteazkenetik, uztailaren 1etik aurrera

Bihar asteazkenean, uztailaren 1ean, Burdinbidearen Euskal Museoko udako ordutegia indarrean sartuko da, eta ondorengoa izango da:

  • Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

 “EGUN BATEZ SUGINA”, baita udan ere

“EGUN BATEZ SUGINA” eskaintzaren barruan igande guztietan Burdinbidearen Euskal Museoan urteko berritasunari eta lurrunezko tren-makinaren kabinan bidaiatzeko aukerari eutsiko zaio. Aurtengo ekitaldian, Museoak bere jardueraren eskaintzan ondorengo ekimena sartu du “EGUN BATEZ SUGINA”, ekimen hau Alemaniako, Frantziako edo Britainia Handiko beste trenbide turistikoetan ohikoa da, baina orain arte Iberiar Penintsulan ezohikoa izan da: Azpeitia eta Lasao (Gipuzkoa) artean egun dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera.

Jarduera berri hau azaroaren 1era arte eskaintzen da, lurrunezko trenen 2015eko denboraldiko igande guztietan zehar. Esperientzia esklusibo honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago dagokion erreserba burutu beharko dute posta elektronikoaren bidez ondorengo helbidera bidaliz museoa@euskotren.es. Behin erreserba baieztatuta, bidaiaren egunean prestakuntza eta beharrezko ekipamendua jasoko dute, une guztian zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaioke lurrunezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen duten bitartean, eta baita Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira. Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da. Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.

Jendearentzako informazioa

·         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

·         Informazio telefonoa: 943 15 06 77

·         Faxa: 943 15 07 46

·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es

·         Web gunea: www.euskotren.eus

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pozuespinos
    2015.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @culturadetren: Trenes de vapor del Museo Vasco, los sábados y domingos de julio y agosto; los diésel, de martes a viernes de agosto
    htt…

  • @culturadetren
    2015.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Trenes de vapor del Museo Vasco, los sábados y domingos de julio y agosto; los diésel, de martes a viernes de agosto
    http://t.co/qAulNb1PDV

Komunikabideek behera kargatzeko