Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak, Celaák eta Leioako, Sestaoko eta Barakaldoko alkateek ehu eta leioa Ezkerraldearekin lotuko dituen tranbiaren kotxetegien lehen harria jarri dute

2010.eko uztailak 16

Iñaki Arriolak, Garraioetako Sailburuak, Isabel Celaák, Hezkuntza Sailburuak, eta Leioako, Sestaoko eta Barakaldoko alkateek, Eneko Arruebarrenak, José Luis Marcos Merinok, eta Tontxu Rodríguezek, hurrenez hurren, EHUko campusa eta Leioa Ibaizabal itsasadarraren ezkerraldearekin lotuko dituen Tranbiaren Kotxetegien lehen harria jarri dute gaur.  

Ekitaldia Lamiakoko Dartsena kalean burutu da, Leioan dagoen Metroaren 1. lineako geltokitik 200 metrora. Bertan hartu dute parte, besteak beste, Carmelo Garitaonaindia, Bizkaiko Campuseko EHUko errektoreordeak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoko ordezkariek eta aipatutako udaletan ordezkaritza duten alderdietako zinegotziek.

Proiektuak 4,2 milioi euroko aurrekontua du, eta burutzapenerako epea 15 hilabetekoa da. Eusko Jaurlaritzaren eta Leioako Udalaren artean sinatutako elkarlanerako hitzarmena kontuan izanik, Leioako Udalak, lanak egiteko beharrezkoak diren udal lurren erabilera bermatuko dio Euskal Trenbide Sareari, tailerrak eta kotxetegiak eraikitzeko zein tranbiaren plataforma egiteko

ETS-ri dagokionez, honako konpromisoak hartu ditu: proiektua osorik burutuko du eta lanak amaitu ondoren, obren eragina jaso duten bideak, espaloiak, lorategiak eta gainerako zerbitzuak eta ondasunak, lehen bezala utziko ditu.

Tranbiaren tailerrask eta kotxetegiak 

Multzo hori, tranbiaren linearen eta tranbiaren sareak etorkizunean izan ditzakeen hedapenen erdigune neuralgiko gisa funtziona dezan dago diseinatuta. Bertan kontzentratuko dira jarduera nagusi guztiak, ustiapenarekin zein kontrolarekin erlazionatutakoak.                                                                                                                                  

Multzoa, itsatsitako bi bolumenen konposizio gisa aurkezten da, fatxadaren tratamendu desberdinaren bitartez, eraikinen funtzio izaera desberdina bereiztuko duen irudi konpaktua emateko.

Tailerren nabearen bolumen handiagoak hangar baten ideia eman nahi du. Bere barruan burutuko dira unitateen mantentze lanekin erlazionaturiko eginbeharreko guztiak. Estalkia jarraitua da, ekialdeko fatxadatik abiatuz, teilatutik igaroz eta eraikina mendebaldeko fatxadatik itxiz.

Garapenak mantentze lanetako trenbideen ardatz nagusiari paraleloan jarraitzen dio, eta itsua da ia azalera bertikal osoan. Horrela, barne espazio bakar handiaren ideia ematen laguntzen du. Bolumen txikiena Bulegoen eraikinari dagokio.

1. fase honetan honako makro-gune hauek sartzen dira: 

●        Tornu trenbidea     

●        Pintura trenbidea            

●        Berrikusketetarako hobia                      

●        Altxatze trenbidea eta bogieak garbitzeko kabina                               

●        Tailer gunea (lanerako bankuen lekua, etab.)              

●        Material mugikorraren biltegi gunea                     

●        Ekipoak eskuz garbitzeko kabina                   

●        Elektronikako laborategia                   

●        Tailer barruko beste gune batzuk              

●        Bulego gunea                                 

Tailerren kanpoaldean honako hau sartzen da: 

●        Garbiketa trena         

●        Gurpilak neurtzeko ekipoa               

Ehu-Leioa-Sestao-Barakaldo tranbia proiektuaren egoera

Hurrengo pausoa Leioan dagoen Metroaren 1. lineako geltokiaren eta EHU-ko campusaren artean ibiliko den tranbiaren plataforma eraikitzea izango da. 3,8 kilometroko luzera duen ibilbidea da. Bederatzi geraleku izango ditu, aurrekontua 37 milioi eurokoa da, eta burutzapenerako epea, berriz, 20 hilabetekoa. Eraikuntza proiektua amaituta eta onetsita dago.                                                             

Une honetan, 1,6 kilometro luze den eta bi geraleku dituen Leioa-Urbinaga ibilbidearen Informazio Azterlana idazten ari dira. Ibilbide horrek itsasadarra gaindituko du, 150 metroko argia eta 21 metroko zabalera izango duen zubi mugikorrari esker. Ezaugarri horiei esker, posible izango da, baita ere, oinez edo bizikletaz joatea Ibaizabal itsasadarraren alde batetik bestera.                                                                                                                                                                         

Leioako tranbiaren ibilbidea Urbinagako geltoki intermodalean amaituko da. Bertan, erabiltzaileek, metroaren 2. linearekin, RENFEren aldirietako sarearekin edo Barakaldon egingo den tranbiarekin lotura izango dute. Esan behar da Barakaldon egingo den metro arinaren trazatua eta geralekuak zehaztuko dituen Informazio Azterlanaren idazketa lizitazio prozesuan dagoela.              

Itsasadarraren bi aldeei zerbitzua eskainiko dien tranbiaren linea berriaren eraikuntza, finantzaketa publiko-pribatuaren bitartez egingo da.

Horrela, Iñaki Arriolak zuzentzen duen saila, Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren bitartez, Leioako eta Barakaldoko tranbien kudeaketarako eta ustiapenerako alternatiba eta bideragarritasun azterlanaren idazketan ari da lanean. Lan horien helburua, tranbiaren eraikuntzan eta ustiapenean kapital pribatua sartzearen bideragarritasunari buruzko azterketa zorrotza egitea da.                          

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @txarliegarcia
    2010.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter: Empieza las obras del tranvía de Leioa: http://bit.ly/aC81dY Había dinosaurios en la tierra cuando se propuso...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Arriola, Celaá eta Leioako, Sestaoko eta Barakaldoko alkateak