Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

1M€ko aurrekontua duen 2015eko Etxetresna Elektrikoen Renove Plana abian da

2015.eko uztailak 20

8.000 etxetresna inguru aldatzea aurreikusten da, eta horien ordez eraginkortasun handiko A++ edo A+++ energia sailkapena dutenak merkaturatuko dira

EEE Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak uztailaren 18tik aurrera  etxeko ekipamenduak berritzeko diru laguntza programa abiarazi du. Energiaren aurrezpen nabarmena dakarten eraginkortasun handiko tresnak eskuratzeko diru laguntza programa hori, Etxetresna Elektrikoen Renove Plana izenez ezagutzen dena, EEEk energia eraginkortasuna sustatzeko diru laguntzen lerroen barruan dago eta 1.000.000 euroko aurrekontua du.

Etxetresna Elektrikoen Renove Planak 125 eurorainoko diru laguntza emango du linea zuriko etxetresnak ordezkatzeko; zehazki, hozkailu, izozkailu, garbigailu eta ontzi-garbigailuen erosketa lagunduko du diruz. Hala, A+++ energia kalifikazio handiena duten etxetresnak eskuratzeko 125 euro emango ditu, eta A++ kalifikaziokoak erosteko 105 euro. Bi sailkapen edo kalifikazio horietako bat ez duten etxetresnek ez dute diru laguntzarik jasoko. Era berean, tresnen ordezkapen erreala ez dakarten erosketak ez dira diruz lagunduko.  

Etxetresna elektrikoak

 Diru laguntza

€/tresnako

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

125

Izozkailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

125

Garbigailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

125

Ontzi-garbigailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

125

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin

105

Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin

105

Garbigailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin

105

Ontzi-garbigailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin

105

 

Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin bat egingo duten saltokiak arduratuko dira diru laguntzen izapidetza edo tramitazioa egiteaz. Horiek aplikatuko dute deskontua, zuzenean, erosketa egitean, eta halaber, etxetresna elektriko zaharra erretiratzearen inguruko izapideak ere haien ardura izango da, baimendutako hondakin-kudeatzaile baten esku uzteko, tratamendu egokia gauzatzeko eta ordezkapena behar bezala osatzeko.

Diru laguntza programa horri esker, eraginkortasun handiko 8.000 etxetresna elektriko inguru instalatuko dira euskal etxeetan, eraginkortasun txikiago eta kontsumo handiagokoak ordezkatuko dituzten tresnak, hain zuzen ere. 

Aurtengo ekitaldirako dagoen aurrekontua edo diru saila amaitu arte emango dira diru laguntzak. 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @manycomics
    2015.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    Comienza el Plan Renove de Electrodomésticos 2015 con una dotación de 1M€ http://t.co/ociEWDoYJz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)