Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erakunde finantzarioekin hitzarmena, etxebizitzak erostera eta zaharberritzera bideratutako maileguei buruzkoa. (2015-07-21(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 21

Dekretua, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak kreditu-erakundeekin lankidetza finantzarioan jarduteko dekretua onartu du; hain zuzen, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan jarduketa babestuetara bideratutako maileguen interes-tipoei buruzkoa da dekretua, eta, hasiera batean, 2015 eta 2016 urtean izango du indarraldia.

Dekretuak Euriborrean oinarritutako interes-tipoak onartzeko sistema mantentzen du, eta babestutako jarduketaren araberako diferentzial bat gehitzen. Enpresa eta erakundeei dagozkien jarduketa babestuak badira, diferentziala maximo eta minimo batek mugatutako tarte batean egongo da oraindik. Aldiz, batez ere partikularrek parte hartzen duten jarduketetan -hau da, babes publikoko etxebizitza erostea, azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen jabeek lurzorua erostea eta eraikin eta etxebizitzak birgaitzea- bada, balio-tarte hori gehieneko diferentzial batek ordezkatzen du, orain arte indarrean egon dena baino txikiagoa.

Neurriokin, finantzaketa-baldintza abantailatsuak jarri nahi dira pertsonen eskura. Ildo horretatik, amortizazio-epeak eta finantzazioaren mugak ere moldatu dira, hipoteka-merkatuan, arlo horretan izandako lege-erreformen ondorioz, gaur egun dauden inguruabarretara egokitzeko.

Halaber, ordaindu gabe dauden etxebizitzak berriz erosteko prozedura aurreikusi da dekretuan; hain zuzen, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jabe zordunari edo erakunde finantzarioari etxebizitza erostea, berme handiagoa eskaintzeko, hala, babes publikoko sistemari heldurik emandako jarduketa babestuen gaineko maileguei eta, hortaz, baita arrisku gutxiago ere alor finantzarioan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko maiatzak 09

    Me parece increible no poder consultar dichas condiciones en ningún sitio oficial. Y cuando preguntas en Zuzenean te indican que son las entidades financieras las que deben publicitarlo.
    Luego te encuentras con sorpresa con que cada entidad te cuenta una película distinta. ¿A quien debes creer?