Berriak Segurtasuna
Eu

Suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-proiektua onartu dute, Euskadin zerbitzu hori lurralde bakoitzaren premia eta berezitasunak aintzat harturik ordenatzeko, arautzeko eta bermatzeko. (2015-07-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko uztailak 27

 

Suteak aurreikusi eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen Lege-proiektua.

LABURPENA

Arauak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari esleitzen dio sartzeko oinarrizko prestakuntza emateko zeregina, bai eta gainerako prestakuntza jardueretan laguntzekoa ere.

Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak hala eskatuta, Suteen prebentzio- eta itzalketa- eta salbamendu-zerbitzuak arautzeko lege-proiektua onartu du. Herri-hizkeran, suhiltzaileen zerbitzu gisa ezagutzen dira zerbitzuok; orain artean, ez dute izan lege-mailako arau berezkorik. Dena dela, horien araubide juridikoaren espezifikotasunak Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legean jasotzen ziren. Onartu berri den lege-proiektuak zerbitzu-ematea ordenatu, erregulatu eta bermatu nahi du, eta koordinazioko eta lankidetzako mekanismoak aurreikusi.

Hain zuzen, zerbitzu publikoa lege-mailako araudi berezko batez hornitzeko lan egiten duten tarteko administrazio guztien arteko adostasunaren fruitu da lege-proiektua. Araudiaren bitartez, eredu bati helduko zaio, zerbitzu hori lurralde guztian ematea bermatuko duena, zerbitzuon baterako jardun koordinatua, bai elkarrekin bai beste zerbitzuekin, ahalbidetzeko mekanismoak aurreikusiko dituena, eta lege-erreserbari atxikitako langileei aplikatzen zaien araudiaren apartekotasunak aintzat hartuko dituena.

Izan ere, gaur egun, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zazpi zerbitzu daude Euskadin (udalekoak, foralak, partzuergokoak), 25 parketan banatuak eta 1.162 profesionalek, bai eta 33 boluntariok ere, beteak.

Araudi berriarekin, zerbitzua identifikatzeko oinarrizko ezaugarri batzuk taxutu nahi dira. Horiek aukera emango dio, erakunde bakoitzari, bere beharrizanen araberako prebentzio, itzalketa eta salbamenduko zerbitzu-eredu bati heltzeko, bere berezko eskumenetatik.

Lege-proiektua 33 artikuluk osatzen dute, guztira: hain zuzen, bost kapitulu, xedapen gehigarri bat, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat. Foru Aldundiei esleitzen die zerbitzu-ematearen eremu geografikoak zehazteko eskumena, eta zerbitzu-ematearen estaldura lurralde historikoko eremu osora hedatzea bermatzen du.

Gobernu Kontseiluak onartutako dokumentuak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari esleitzen dio prebentzio-zerbitzuen kategoriatan sartzeko oinarrizko prestakuntza emateko zeregina, eta gainerako prestakuntza jardueretan laguntzekoa. Horretarako, akordioak sinatuko ditu tarteko erakundeekin, bitarteko material, ekonomiko eta pertsonalak elkarri mailegatu ahal izateko.

Lan-metodoen homogeneizazioa bultzatzeko, parte-hartzeko Koordinazio Batzorde aholkulari bat sortuko da, eta tarteko administrazio guztiek izango dute ordezkaritza.

Lege-proiektuak zerbitzuon izaera publikoa aldezten du; horrexegatik eskatzen du zerbitzu-ematea Administrazioek egitea, modu publiko eta zuzenean egitea ere, funtzionarioen bitartez, bazter utzirik zerbitzuon kudeaketa kanpora ateratzeko aukera guztiak.

Koordenatu horiek errespetatuz, eskuarteko premietara hobeto egokitzeko formula aurkitzeko aukera ematen zaio erakunde bakoitzari, eta ez da baztertzen administrazioen nahiz suhiltzaile-kidegoen arteko mekanismoak edo lankidetza-hitzarmenak ezartzea, berezko esparrutik kanpo ere, eraginkorragoa bada.

Agintaritza-agenteak

Arau berrian jorratutako beste alderdi bat zerbitzuko langileak eskala eta lerro bakarreko hierarkia batean bateratzea da, kategoria desberdinetan banaturik. Funtzionarioen estatutu-araubideaz gain, legean aurreikusitakoak eraenduko ditu langileok, eta agintzaritzako agente gisa hartuko dira zerbitzu ematen ari direnean, bai eta, zerbitzuz kanpo egonda ere, zernahi istripu mota nahiz berehalako arrisku-egoeratan esku hartzen dutenean, baldin eta aldez aurretik haien maila ziurtatu badute.

Lege-proiektuak, orobat, gaur egungo langileak kategoria profesional berrietara egokitzeko eta horietan sartzeko prozedura aurreikusten du.

Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamendurako zerbitzuez gain, dagoeneko badauden beste figura batzuk arautzea aurreikusten du lege-proiektuak; hain zuzen, zerbitzuokin harremana duten figurak, horien prestakuntza-beharretan eragiteko.

Batetik, IV. kapitulua eskaini zaio suhiltzaile-zerbitzurik sortzeko betebeharrik ez duten udal eta udalerriz gaindiko bestelako toki erakundeen suhiltzaile boluntarioen elkarteen zerbitzu publikoekin lankidetzari . Lankidetza hori, hain zuzen, hitzarmen edo akordio batean islatu behar da, mugikortasun-konpromisoak hartu behar dituena. Horiek indargarri edo ordezko subsidiario moduan funtzionatzera mugatzen dira, eta, mando profesionala iristean, haien esku geratuko dira. Boluntariook Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako prestakuntza eta proba fisikoak egin beharko dituzte.

Halaber, enpresa-suhiltzaileen prestakuntza eta betebeharrei heltzen zaie. Hain zuzen, enpresek, beren establezimendu barruan autobabesteko eta suteak itzaltzeko, kontratatzen dituzten langileak dira enpresa-suhiltzaileak. Lege-proiektuak suhiltzaile-zerbitzu publikoei laguntzeko betebeharra ezartzen die enpresa-suhiltzaileei, bai eta Arkauteko Akademiak ezarritako oinarrizko prestakuntza jasotzeko betekizuna ere.

Legeari xedapen iragankor sorta batek ematen dio amaiera; horietan, zerbitzuen barne-arauak eta mekanismoak moldatzeko eta egitura profesional berrira egokitzeko epea aurreikusi da. Era berean, araua indarrean jarri arte halako funtzioak bete izan dituzten enpresa-suhiltzaile nahiz suhiltzaile boluntarioak ziurtatzeko modua jaso da.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Segurtasuna/Seguridad
    2015.eko urriak 13

    Hola Asier:

    El resumen del proyecto de ley se refiere a las líneas troncales del mismo, no entrando al detalle de sus pormenores para lo cual ya figura el texto mismo del proyecto.

    La figura de los bomberos auxiliares es una figura residual promovida desde la Diputación Foral de Alava para ciertas zonas rurales existentes en su Territorio de escasa población, aisladas y con un bajo nivel de siniestrabilidad a las que se viene prestando servicio desde los parques existentes en el Territorio, sin perjuicio de que se haya intentado la implicación de la ciudadanía presente en tales zonas en tareas preventivas y de apoyo por razones de proximidad. La propuesta pretende dar una cierta cobertura jurídica a tal labor complementaria o auxiliar.

    Tal figura responde exclusivamente a las necesidades de ciertas zonas alavesas, sin que por su configuración sea extensible al resto de la Comunidad Autónoma, ni afecte a la actual configuración, distribución o ámbito natural de actuación de los parques existentes.

    La ley comienza su proceso de aprobación con su entrada en el Parlamento, de momento lo que existe es un proyecto que se ha confeccionado ciertamente con el consenso de todas las instituciones titulares de cuerpos de bomberos en Euskadi, siendo su redacción encomendada a un grupo de trabajo conformado por profesionales de todos y cada uno de los cuerpos de bomberos nombrados por sus respectivas administraciones.

    Reciba un cordial saludo

  • 2015.eko urriak 07

    ¿Por qué en el resumen no se menciona la figura de los bomberos auxiliares, que sí aparece en el texto?

    ¿Cómo se puede entender que por un lado se diga que la prestación del servicio se realizará a través de funcionarios y al mismo tiempo se regule la figura de los bomberos auxiliares? ¿Serán funcionarios estos bomberos auxiliares?

    El consenso que se menciona en la elaboración de la Ley, ¿Incluye a los profesionales que actualmente desempeñan la labor de bomberos o bomberas?