Berriak
Eu

Lehendakariak "Donostia 2016" proiektuan parte hartzeko aukera eskaini dio Boiseri

2015.eko uztailak 30

LEHENDAKARIAK EKONOMIA SUSPERTZEKO EUSKAL NAZIOARTEKOTZE-ESTRATEGIA AZALDU DIE IDAHO ESTATUKO ENPRESABURUEI

Euskal ordezkaritza, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dutela, Boiseko alkate David Bieterrekin elkartu da. Bieter alkateak euskal jatorria du, eta Euskal Herritik kanpo euskaraz mintzatzen den alkate bakarra da. Bieter Euskadiren “adierazlerik nabarmenena” da Estatu Batuetan, eta lehendakariak eta biek adierazi dute Euskadiren eta AEBen arteko lankidetza sendotzen jarraitzeko borondatea dutela, erakundeei, enpresei eta kultur alorrari begira. 

Lehendakariak adierazi duenez, topaketa honek Donostia 2016 proiektuan lankidetzan aritzeko balio izan du ere. Proiektu hau europako hiriburua izateko helburua dauka, baina Boiseren presentziak, Eustatu Batuetako diasporaren hiririk garrantzitsuena, nazioartera zabaldu dezake bere eragin-eremua.

Bestalde, kultura eta hezkuntzari lotutako gaiari eutsiz, lehendakariak Unibertsitate katedra baten sorreraren berri eman du, Etxepare Institutuaren eta Boise State Universityren arteko akordioaren ondorioz. Urkulluk azaldu du katedra honek alkatearen amaren izena eramango duela, Eloise Garmendia Bieter-ena alegia, euskal kulturarekin eta komunitatean izandako konpromisoagatik.

ENPRESEKIN JARDUNALDIA

Topaketaren ostean, lehendakariak, Uriarte sailburuak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Euskadiren Estatu Batuetako ordezkariak topaketa bat izan dute Idahoko 30 enpresabururekin. Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela 2014an abiatutako hazkunde ekonomikoa sendotzea, baita enplegu-aukerak sortzea, inbertsioa sustatzea, enpresei laguntzea eta sektore publikoa eta pribatua kontzertatzea ere. Iñigo Urkulluk Euskadi - Basque Country nazioartekotzeko euskal estrategia aurkeztu du, eta 4I  ekimenaren oinarriak azaldu ditu (inbertsioak, industria, berrikuntza eta nazioartekotzea) eta gaineratu du enpresa-jarduera eta industria babestearen aldeko apustua egiten duela.

Bere hitzaldian, Lehendakariak aipatu du Euskadiren “argiaren aurrean” gaudela, bost hamarkadaz geroztik, terrorismoaren amaiera etorri da. “ETA eta terrorismoa oztopoa izan da Euskadirentzat, batez ere herritarren kontrakoa, baina baita kanpoan dugun irudiari eta presentziari dagokionean”, ziurtatu du Iñigo Urkulluk.  

Lehendakariak Euskadi - Basque Country markaren ezaugarriak nabarmendu ditu: «Milaka urteko kultura, ogasun propioa duena, berritzailea eta bizi-kalitate eta per capita errenta estandar handiak dituena». Gure herriak merkataritza-harreman garrantzitsuak ditu AEBekin. Hain justu, euskal enpresen inbertsioen jomuga nagusia da (1992tik hona, euskal enpresek 20.000 milioi euro inbertitu dituzte AEBetan), eta, esportazioei dagokienez, Euskadiren hirugarren merkatua (Euskadiren esportazio guztien % 7,7). 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BabsonM
    2015.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    "The lehendakari opens up the way for the city of Boise to cooperate in the "Donostia 2016" project" http://t.co/GxsL4ccpcF

  • @PetraZabalgana
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    The lehendakari opens up the way for the city of Boise to cooperate in the "Donostia 2016" project:
    THE LEHEN... http://t.co/sFXkSrotJa

  • ana
    2015.eko uztailak 30

    me gusta @iurkullu felicidades animo

  • @anamarti4
    2015.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari abre la puerta a la ciudad de Boise para colaborar en el proyecto "Donostia 2016" http://t.co/5GtDMK3aS0 me gusta

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • David Bieter, alcalde de Boise