Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak zabaldu egin du Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala (Donostialdea-Bidasoa Beherea) jendaurrean jarri eta herri administrazioei entzunaldia eskaintzeko epea

2015.eko abuztuak 11

Eusko Jaurlaritzak landu duen eta Ingurumen eta  Lurralde Politika sailburu honen 2015eko martxoaren 27ko Aginduak hasierako onarpena eman zion Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurralde Zatiko Planaren jendaurreko erakustaldia eta entzunaldiaren epeak luzatzea.

 

Horren ondorioz, jendaurreko erakustaldiaren eta entzunaldiaren izapidea 2015eko azaroaren 15ean amaituko da. Aldi horretan, Lurraldeko Administrazio Publiko guztiak, interesa duten korporazio, elkarte eta pertsona interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte planaren edukiaren gainean.

 

Epe horretan, lurraldearen antolamendurako zatiko planaren agiri berritua ikusgai egongo da toki hauetan, aztertu ahal izateko:

 

  • Ingurumen eta Lurralde Politika Saila. Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza. Donostia kalea 1, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz.

 

  • Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. Infanta Kristina kalea, 11. 20008 Donostia

 

  • Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web-orrialdean, eta Irekia komunikazio-kanalean www.irekia.euskadi.eus.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)