Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Bilbo-Valentzia arteko lotura berria, bi urtetan % 18 hazi den merkatu turistiko bat indartzeko

2015.eko abuztuak 07
  • Turismoko Euskal Agentziak, Basquetourrek, lotura berria adostu du Vueling-ekin: datorren urriaren 26an hasiko da operatzen, astelehen, asteazken eta ostiraletan, bi norakoetan

Eusko Jaurlaritzak, 2020 Turismo Plan Estrategikoan, Aenarekin eta Euskadiko aireportuak sustatzeko elkarteekin lankidetzako giro bat sortzearen garrantzia ezarri zuen. Helburua zen lehenetsitako merkatuetako interesak eta airelineen zerbitzuak bat etorraraztea.

Ildo horretatik, Basquetour - Turismoko Euskal Agentziak, Bilboko eta Valentziako aireportuen arteko aire-lotura berri bat ezartzea berretsi du aste honetan Vueling konpainiarekin. Hain zuzen, datorren urriaren 26an hasiko da operatzen.

Lotura berria astean hirutan egingo da, astelehen, asteazken eta ostiraletan, bi norakoetan. Konpainia hasia da, jada, lotura horretarako bidaia-txartelak merkaturatzen.

Valentziatik Euskadira aisialdiko bisitan datorren bidaiari kopuruak % 18 egin du gora azken bi urteetan: Estatutik gurera datozen bisitarien hazkunde handiena, Kanarien ondoren (+% 22). Eusko Jaurlaritzak beti bilatu du ibilbide berriek egonkortasuna eta denboran jarraitutasuna izan dezaten.

Euskadin konektagarritasuna hobetzen jarraitzeko egiten ari diren lanen artean, Routes Europe 2015-en gisako foroetan parte-hartzea dago: Europako hegazkintza-merkatu handienetakoa da, bai eta eskualdeko airebideei buruzko ekitaldi garrantzitsuena ere. Aurten, Aberdeen-en (Eskozia) egin dute, eta Basquetourrek lotura berriak bultzatzeko aukera kudeatu du han.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, aireko loturak gako dira turismo arloko jarduera garatzeko. Horregatik, Basquetourren bitartez, nazioarteko airelinea nagusiekin harremanetan jartzen da, haien estrategiak ezagutzeko; halaber, euskal aireportuen eta Euskadi helmugaren eskaintza eta aukerak ezagutarazten ditu, munduko azoka garrantzitsuenetan, hegazkintzarekin zerikusia duten profesionalen artean.

Azkenik, garrantzitsua da nabarmentzea Euskadiko sustapen turistikoan touringa bultzatzen dela; hau da, helmuga nabarmendu ordez, askotariko bizipen turistiko berezi eta osagarrien gertutasuna nabarmentzen da, hegazkinez iristen diren bisitariek Euskadiko beste gune batzuk bisita ditzaten gero.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko abuztuak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Hegaldi berriak. Nuevos vuelos Loiu-Valencia http://t.co/5NCtJVyDNP

  • @arantxa_tapia
    2015.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    Hegaldi berriak. Nuevos vuelos Loiu-Valencia http://t.co/5NCtJVyDNP

  • @gananzia
    2015.eko abuztuak 07

    Comentario de Twitter:
    Nuevo vuelo Bilbao-Valencia de Vueling: http://t.co/jSO6TEJoqB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)