Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Familia-nekazaritzaren etorkizuna eztabaidagai, Munduko Nekazaritza Foroaren V. Biltzar Globalean

2015.eko irailak 17

Bost kontinenteetako landa-inguruetako 200 ordezkarik baino gehiagok hartuko dute parte irailaren 21ean, 22an eta 23an, Derion (Bizkaia), egingo duten V. Biltzar Globalean

Landa-inguruaren etorkizuna eta erronkak eztabaidatuko dituzte berriz Munduko Nekazaritza Foroaren V. Biltzar Globalean. Mundu osoko nekazaritza-erakundeetako, GKEetako, gobernuetako, nazioarteko erakundeetako eta nekazaritzaren ikerketa zentroetako ordezkariek eta nekazarien liderrek hartuko dute parte. Hain zuzen ere, familia-nekazaritzak sektorea egituratzeko eta dinamizatzeko duen zeregina aztertuko dute, baita landa-inguruak garatzeko bizimodu hori sustatzeko duen funtzioa ere.

«Munduko Nekazaritza Foroaren V. Biltzar Globala: etorkizuna eraikiz, familia-nekazaritza» topaketan, familia-nekazaritza zehazteko lortutakoak gogoraraziko dituzte eta sektorea hobetzeko eta sustatzeko eta ikerketa nekazarien elkarteekin lotzeko dialogo-mekanismoak proposatuko dituzte. Horretarako, hainbat babeslerekin, Laboral Kutxa kasu, landa-inguruetako, gobernuetako, nazioarteko erakundeetako (FAO eta FIDA, adibidez), familia-nekazaritzako herrialde-batzordeetako eta ikerketa-zentroetako ordezkariak Derioko Seminario Bilbao hotelean bilduko dira.

«Familia-nekazaritza landa-inguru emankorra, zuzena eta dinamikoa egituratzeko funtsezkoa izan da», nabarmendu du Jose Mari Zeberio Munduko Nekazaritza Foroaren presidenteak. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek gogorarazi du nekazaritzako elikagaien industriak EAEko BPGren % 10,56 dela eta 96.000 lagun hari dela horretan lanean.

Familia-nekazaritzaren politika zehatzei buruz hitz egiteko eta ideiak partekatzeko aukera izango dugu, baita munduko milioika nekazarien familiei etorkizun hobea nola eman aztertzeko ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Mari Zeberio