Berriak
Eu

Emakundek bere gaitsezpena agertu du genero indarkeriak eragindako azken heriotzaren aurrean

2015.eko urriak 05

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak bere gaitzespena azaldu du Erandion emakume baten heriotza eragin duen genero indarkeriaren kasuagatik, eta Bilboko Udalak bihar eguerdiko 13etarako Udaletxearen aurrean deitu duen gaitzespen kontzentrazio instituzionalarekin bat egiten du. Hilketa Erandion gertatu bada ere, Bilboko Udalak egin du gaitzespen kontzentraziorako deia, erakundeen arteko indarkeria kasuetarako koordinazio protokoloak agintzen duelako biktima erroldatuta dagoen udalak antolatu behar dituela gaitzespen ekintzak. Honekin batera, antolatzen diren beste gaitzespen ekitaldi guztiekin ere bat egiten du Emakundek.

Emakumearen Euskal Erakundeak gogoratu duemakumeen kontrako biolentzia dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena eta honekin bukatzeko biderik eraginkorrena berdintasuna lortzeko lan egitea dela. Honekin batera, Emakundek gizarteari dei egiten dio honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten nazka eta gaitzespena adierazteko eta gogorarazten dio indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela, egunean indarrean dauden genero arauak aldatu ez ditzaten. Zentzu honetan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna gogoratu du Emakundek. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak,  Bilboko biharko kontzentrazioan parte hartuko du  eta dei egiten die hiritarrei bertan parte hartzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)