Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien 2015eko deialdia irekita dago, euskal enpresa aurreratuenak saritzeko

2015.eko urriak 06

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ireki du Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien 2015-2016ko Euskadiko deialdia. Europar Batzordearen sari horiek aitortzen dituzte beren negozioen bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa arrakastaz uztartzen dituzten enpresak. Hori egiteko, eko-berrikuntzak egiten dituzte beren kudeaketan, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuetan, enpresen arteko lankidetzan, edo negozioa eta biodibertsitatea konbinatzen dituzte.

2001 urteaz geroztik, Enpresentzako Europako Ingurumen Sarien Euskadiko atala kudeatzen duena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila da, bere Sozietate Publiko Ihoberen lankidetzarekin, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioarekin koordinatuta, horrek espainiar atala kudeatzen baitu 2013az geroztik.

Beren hautagaitza sari hauen Euskadiko atalera aurkezten duten euskal enpresak sarituak izan daitezke bai euskal eremuan eta bai espainiar eta europar eremuetan ere; azken horretan, EBko herrialde bakoitzean irabazten duten enpresekin lehiatuko dira.

Kategoriak

Parte hartu nahi duten enpresek kategoria hauetan aurkeztu ahal izango dituzte beren hautagaitza:  kudeaketa; produktua eta/zerbitzua; prozesua eta enpresen arteko nazioarteko lankidetza. Kategoria bakoitzean, sarituak izan daitezke mikroenpresak eta enpresa txikiak, eta enpresa ertainak eta handiak. Gainera, betekizunak betetzen dituzten enpresa guztiak “Enpresa eta Biodibertsitatea” kategoria berezira aurkeztuko dira. Euskadiren kasuan, “Lehiakortasuna eta Merkatua” kategoria berezian ere lehiatu ahal izango dira.

Parte har dezakete beren sozietate-helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren jarduera nagusia berton garatzen duten enpresek. Enpresa publikoek, gobernuz kanpoko erakundeek (GKE), Instituzioek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek enpresa baten kide gisa soilik parte har dezakete Garapen Jasangarrirako Nazioarteko Lankidetzaren kategorian. Kasu horretan, enpresa izango da hautagaitza aurkeztuko duena.

Sari hauen lehenengo edizioaren deialditik, 2001 urtean, ehun euskal enpresa baino gehiago aurkeztu dira sari hauetara, eta sarien % 25 lortu dute espainiar atalean eta zenbait sari eta akzesit bat Europa mailan.

Hautagaitzak 2015eko azaroaren 16ko 23:45ak arte aurkeztu ahal izango dira, Ihobe sozietate publikoaren webgunean eskura daitezkeen formulario ofizialak erabiliz. Sarien banaketa 2016ko hasieran izango da.

Sari hauei buruzko informazio guztia eskuragarri dago Ihobe sozietate publikoaren webgunean: www.ihobe.net

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko