Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Dyfiko (Gales) eta Urdaibaiko biosfera-erreserbek beren esperientziak elkartuko dituzte lan-programa bateratu batean

2015.eko urriak 26

Galesen (Erresuma Batua) kokatuta dagoen Dyfiko Biosfera Erreserbako ordezkaritza batek Urdaibaiko Erreserba bisitatuko du urriaren 27an eta 28an, natur eta kultur ondarearen kontserbazioan, garapenaren sustapenean, turismo jasangarrian eta ezagutza zientifikoaren sorkuntzan eta hedapenean izandako lan-esperientziak lehen eskutik ezagutzeko. Bisita bukatzeko, datozen urteetarako lan-programa bat definituko dute, bi erreserbek elkarlan-proiektuen bidez gauzatzeko.

Bisitan –UNESCO Etxeak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatu dute– Galeseko ordezkaritzak Urdaibai Biosfera Erreserbako gune enblematikoak bisitatuko ditu, besteak beste, Urdaibai Bird Center, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa eta Gernikako Batzar Etxea. Bitartean, inguruko hainbat eragilerekin hitz egiteko aukera izango dute, tokiko garapen jasangarriko esperientzia arrakastatsuak lehen eskutik ezagutze aldera.

Dyfiko eta Urdaibaiko biosfera-erreserbek antzeko ezaugarri fisiko asko dauzkate, biak eskualde biogeografiko atlantiarreko estuarioetarako isurialdea duten arroak baitira. Gainera, gizarte, ingurumen eta kultur aldetik ere antzekotasunak dauzkate, baita interes komunak ere, eta horri esker, bi alderdiek elkarrengandik ikasi eta elkar aberastu ahal izango dute.

Ezagutza horretan sakontzeko, bi erreserbetako kudeatzaileek elkarlan-esparru bat ezarriko dute, bi erreserben arteko ekintza bateratuak sustatzeko, zenbait esparrutan aldebiko lankidetzan aritzearren, adibidez: klima-aldaketa, energia berriztagarri, turismo jasangarri, hezkuntza eta ingurumen arloko komunikazio eta sentsibilizazioaren esparruetan. 

Horrela, bi alderdien esperientzia eta indarguneak elkatrukerako eta elkarrekin ikasteko baliatzen saiatuko dira, bi biosfera-erreserben kudeaketa eta jarduerak hobetzearren, eta bidez batez, maila globaleko garapen jasangarrian ekarpen bat egitearren.

Bai Dyfiko erreserba bai Urdaibaikoa UNESCOk babestutako naturguneak dira eta gizakia eta natura modu harmonikoan bateratzeko xedea dute, aipatutako nazioarteko erakundearen Gizakia eta Biosfera programaren barruan bi lurraldeen garapen jasangarria sustatzeko.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @unescoetxea
    2015.eko urriak 27

    Comentario de Twitter:
    @biosfferdyfi (Gales) realiza una visita a la Reserva de Urdaibai
    @unescoetxea @Irekia
    https://t.co/pjZln2D4dX https://t.co/uNQqv30Kvp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Paula Caviedes