Berriak
Eu

Lehendakariak administrazioen arteko lankidetza sendotzeraren alde egin du Pirinioetako Lan Elkartearen aurrean

2015.eko urriak 29

Tokiko mailan jarduteko, NBEren Garapen Jasangarriaren 2030erako Agendaren printzipioei jarraitzea aldeztu du Urkulluk

NBEren Garapen Jasangarriaren 2030erako Agendaren printzipioak har ditzatela erreferentzia gisa: horixe eskatu die gaur Iñigo Urkullu lehendakariak Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten elkarteei. Hala adierazi du urteroko osoko bilkuran eman duen hitzaldian, non administrazioen arteko lankidetza sendotzeraren alde egin duen. Oraingoan Andorran egin dute bilkura, aurten arte elkartearen burutza izan duen administrazioa da eta.

Pirinioetako Lan Elkarteak 30 urtetik gorako eskarmentua du. Honako herrialde eta eskualde hauetako taldeek hartzen dute parte bertan: Andorra, Akitania, Nafarroa, Aragoi, Midi-Pyrénées, Languedoc-Rousillon, Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Bilerak Andorraren bigarren presidentetza-urtearen balantzea egiteko, abiarazitako proiektuak lortu diren aztertzeko eta PLEren etorkizuneko erronkak finkatzeko balio izan du. Elkarteak honako helburu hauek finkatu ditu, besteak beste: lurraldearteko trukea erraztea, Pirinioetako mugan eragiten duten arazoak elkarrekin aztertzea eta etorkizuneko erronkei baterako konponbideak bilatzea, elkarrekin jardunez.

Lehendakariak nabarmendu du 30 urte hauek PLEn parte hartzen duten elkarteak elkarri hurbiltzeko eta haiek elkar ezagutzeko balio izan dutela; nolanahi ere, urratsak ematen jarraitzearen alde egin du. Zentzu horretan, Garapen Jasangarriaren 2030erako Agendako printzipioak proposatu ditu gida gisa prozesu horretarako, modu globalean pentsatuz jarduteko tokian-tokian.

Hala, aipatu dituen jarduera-ildoen artean, herrialde mugakideen elkarlana sendotzearen eta lankidetza hertsiko proiektuak sustatzearen alde egin du lehendakariak; adibidez, duela aste eskas batzuk aurkeztutako POCTEFA programarena, non ia 300 milioi eurora arteko inbertsioak aurreikusi baitira.

Lankidetza mugakidean aurrera egiteko, muga-arazoak konpontzeko eta Pirinioetako bi aldeetara dauden pertsonei aurrera egitea eta elkarri hurbiltzea eragozten dieten oztopoak kentzeko nahia agertu du lehendakariak.

Azkenik, Andorrako Printzerriak egindako lana eskertu du lehendakariak; orain, Andorrak PLEren presidentetza utzi, eta Akitaniari emango dio lekukoa.   

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2015.eko urriak 30

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari tells the Working Community of the Pyrenees of his desire to strengthen cross-border cooperati... https://t.co/bweWDv2qhk

  • ana
    2015.eko urriak 29

    me alegro @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)