Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailburu Jon Darpónek Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorraren ordezkaritza bati harrera egin dio, Juan José Rodríguez kontseiluko presidentea buru zela

2015.eko azaroak 09

Osasun sailburua, Jon Darpón, Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorraren ordezkaritza batekin bildu da gaur, Juan José Rodríguez Sendín kontseiluko presidentea ordezkarien buruan. Hain zuzen, interes komuneko zenbait gairi heltzeko elkartu dira.

Haiez gain, honako hauek izan dira bertan: Juan Manuel Garrote, Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorraren idazkari nagusia; Cosme Naveda, Medikuen Kontseilu Autonomikoaren eta Bizkaiko Mediku Elkargo Ofizialaren presidentea; Kepa Urigoitia, Arabako Mediku Elkargo Ofizialaren presidentea, eta Manuel García, Gipuzkoako Mediku Elkargo Ofizialaren presidentea; Sailaren partetik, eta Jon Darponekin batera, Guillermo Viñegra, Sailburuordea; eta Jon Etxeberria, Osakidetzako Zuzendari Nagusia; eta Antonio Arraiza, Osasun Arretako Zuzendaria bertaratu dira.

Jorratutako gaien artean, Osasun Sistema Nazionalaren etorkizuneko itxaropenak aztertu dituzte, bereziki honako gaiekin lotutakoak: zerbitzuen eskaintza; osasun-prestazioak ebaluatzeko agentzia; pertsonalaren kudeaketa; Farmaziako gastua; edota osasun sistema beraren jasangarritasuna bermatzeko beharra, hain zuzen ere, bi aldeek konpartitzen duten xedea.

Horrez gain, Mediku Gaixoaren Arreta Programa Integrala, PAIMEren emaitzak aztertu dira; bai eta profesionalen gaitasuna aldiro baloratzeko eredua - Medikuen Elkargoen Biltzar Nagusiak proposatutakoa-; edo medikuen heziketaren egiaztatze profesionala ere. Horrekin batera, osasun kaltearen baremoaren gaineko txostenaz mintzo da, kudeaketa klinikoko guneen eta kudeaketa hitzarmenen gestio klinikoaz alde bakoitzak duen iritzia emateaz gainera.

Azken puntu gisa, eta Osasun Sailak proposaturik, Erizainen Preskripzioaren Erret Dekretua izan dute hizpide. Eta Jon Darpon Sailburuak berak helarazi die medikuen ordezkariei dekretu honen aurkako bere jarrera eta Jaurlaritzak helegitea aurkezteko asmoa, plazaratuko balitz.  

Osasun Sailburuak bileraren giro baikorra azpimarratu du, baita Mediku Elkargo Ofizialekin batera eta koordinaturik lan egitearen garrantzia, oinarrizko eragileak diren aldetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduak 9.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Laz1988L
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [RECIBIMIENTO] El Consejero Jon Darpón recibe a una delegación del Consejo General de Colegios Oficiales de Médicos➡ https://t

  • @OrrantiaTar
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Consejero de Salud, Jon Darpón recibe a una delegación del... https://t.co/KIMwPaEihm

  • @Gob_eus
    2015.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    [RECIBIMIENTO] El Consejero Jon Darpón recibe a una delegación del Consejo General de Colegios Oficiales de Médicos➡ https://t.co/npAQNzHoWu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan José Rodríguez Sendín, Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorraren presidentea