Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadi Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusten hasi da, Euskal Hiria 2015 Kongresuarekin

2015.eko azaroak 12

 

•           Azaroaren 23 eta 24an izango da Euskal Hiria 2015 Kongresua, Bilbon, eta hainbat gai jorratuko dituzte bertan: esaterako, «Herritarren partaidetza», «Erronka demografikoa», «Generoa eta lurraldea», «Klima-aldaketaren erronka», «Hiri ibilgarria», «Finkatutako hiria» eta «Industria-eremua leheneratzea»

•           Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrazterketak, ikuspegi instituzionalak eta LAGak berraztertzeko elementuek ardaztuko dute eztabaida

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12 

 

Euskadik Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berraztertzeko parte hartuzko prozesua abiarazi du, azaroaren 23 eta 24an Bilbon egingo den Euskal Hiria Kongresuadela medio. LAGek lurraldea prestatzen dute, espero diren aldaketei erantzuteko gai izan dadin, eta, partaidetza harturik oinarri, behar bezain malguak dira sortzen diren aldagai berriak ere barnehartzeko.

 

LAGak 1997an onartu ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren uztailaren 29ko bileran hasi zen, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko LAGak berraztertzeko prozedura. Onartu zirenetik bi hamarkada igaro direnean, berraztertze prozesu bat hasteko une aproposa dela jo du Gobernuak, lurralde antolamenduak planteatzen dituen erronka berriei erantzuteko hartara. Funtsean, parte-hartze prozesu zabal baten oinarriaren gainean bermaturik eraiki behar da, euskal erakunde publiko, eragile sozioekonomiko, politiko eta herritarrekin batera.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak, Bilboko alkate Juan Maria Aburtok, eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik inauguratuko dituzte jardunaldiak, eta lehen mailako profesional eta espezialistak izango dira bertan. Bi egunez, hainbat gairi helduko diote: besteak beste, «Herritarren partaidetza», «Erronka demografikoa», «Generoa eta lurraldea», «Klima aldaketaren erronka», «Hiri ibilgarrien kontzeptua», «Finkatutako hiria» eta «Industria-eremua leheneratzea». Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrazterketak eta LAGak berraztertzeko ikuspegi instituzionalak ardaztuko dute eztabaida.

           

Eusko Jaurlaritza lanean da, Izaskun Iriartek zuzentzen duen sailburuordetzaren bitartez, lurralde-antolamenduaren esparruan parte hartuzko kultura bat finkatzeko. Horretarako, lurraldearen ikuspuntutik hausnartzeko apropos jotzen den auzi sorta bat prestatu du.

 

Bi egunez, zeharkako kontuei helduko diete Euskal Hiria 2015 Kongresuan: adibidez, klima-aldaketa, generoa, osasuna eta euskara; baita ingurune fisikoarekin lotutako zenbait gairi ere, esaterako, antolamendua eta erabilera-matrizea eguneratzea, babestutako naturguneak eta Natura 2000 sarea, azpiegitura berdeak, ekosistemetako zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea eta hiri-ingurunea, arreta berezia jarrita honako hauetan: hiria berroneratzea, metropoli-eremuak eta eraldaketa-ardatzak, hiri-hazkundearen perimetroa, bizitegien kuantifikazioa eta jarduera ekonomikoen lurralde-jasangarritasuna.

 

Euskal Hiria Kongresuaren, lurralde-antolamenduaren arloko elkarketarako foro irekiaren, 2015eko edizioan, LAGak berraztertzeko parte hartuzko prozesua abiaraziko da. Jardunaldiek bi egunez iraungo dute, eta Lurralde Antolamenduaren arloan trebatutako hirurehun bat pertsona bertaratuko dira.

 

Ikusi programa osoa pdf formatuan.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Orionasesores
    2015.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @JGorbena: Euskadi inicia la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio con el Congreso Euskal Hiria 2015 https://t.co/DwV

  • 2015.eko azaroak 13

    La que van a liar en Bilbao con Zorrozaure y Bolueta,Todo regeneracion urbana y nada de infraestructura verde ni innovacion territorial,mas de lo mismo cemento,universidades, la torre mas alta,y cemento otra vez, y esta vez están todos los que son, (bbk ipar kutxa,consorcio ayuntamiento diputacion GV, obispado.....)parece que van a por todas.

  • @JGorbena
    2015.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi inicia la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio con el Congreso Euskal Hiria 2015 https://t.co/DwVgbQbUoI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)