Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehena 23, Bilbon: Euskal Hiria Kongresua

2015.eko azaroak 20

Euskal Hiria 2015 Kongresuak lurralde-plangintzaren arloko hirurehun bat espezialista bilduko ditu, azaroaren 23 eta 24an, eta modu aktiboan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-estrategiaren eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) azterketa hasteko, onetsitako prozesuan.

Euskal Hiria Kongresuak iraungo dituen bi egunetan, lurralde-antolamenduaren arloan parte hartzeko kultura finkatzeko lan egiteaz gain, lurraldearen ikuspuntutik hausnartzeko apropos jotzen diren beste gai batzuei ere helduko zaie; adibidez: zeharkako gaiak, hala nola, klima-aldaketa, generoa, osasuna, euskara; ingurune fisikoarekin lotutako gaiak, hala nola, erabilera-matrizea eta antolamendua eguneratzea, naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea, azpiegitura berdeak, ekosistemetako zerbitzuak eta paisaia; mugikortasuna, ura eta energia; landa-ingurunea; eta hiri-ingurunea, honako hauetan arreta berezia jarrita: hiri-berroneratzea, metropoli-eremuak eta eraldaketa-ardatzak, hiri-hazkundearen perimetroa, bizitegi-kuantifikazioa eta lurralde-jasangarritasuna jarduera ekonomikoen lurzoruan

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)