Berriak Lehendakaritza
Eu

Pariseko konferentzian, nazioarteko adostasuna du Eusko Jaurlaritzak helburu; «isuri gutxiko ekonomia bat, klima aldaketaren eraginetara egokitua» lortzea da xedea

2015.eko abenduak 01
  • «Oinarritzat 2005 urtea harturik 2030 urterako berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 eta 2050 urterako % 80 murrizteko» konpromisoa hartu du.
  • Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi sailburuak Pariseko goi-bilerako hainbat ekintzatan parte hartuko dute

Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzional bat egin du gaur goizean, Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentziaren –COP21– haritik. Bertan parte hartuko dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak. Adierazpenean, «Parisen egingo den Klimari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentzian –COP21– nazioarteko adostasuna lortzeko nahia adierazten du, gizarteari isuri gutxiko ekonomia bat, klima-aldaketaren eraginetara egokitua, zehazteko aukera emateko»

Oregik gaur goizean zehaztu duenez, akordio global eta lotesle bat lortzea dute Parisen helburu, karbono gutxi kontsumitzen duten eta klima-aldaketaren agerpen ugariei aurre egiteko prest dauden gizarte eta ekonomietarako trantsizioaren oinarriak ezartzeko».

Euskal gobernuak, sei puntuko akordio baten bitartez, «berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta klima aldaketaren eraginei egokitzeko ahaleginak areagotzeko premia onartzen du, baita horretarako erantzunkidetasunaren printzipioan oinarritu beharra ere».

Orobat, «oinarritzat 2005 urtea harturik 2030 urterako berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 eta 2050 urterako % 80 murrizteko» konpromisoa hartzen du, «Europar Batasunak hartutako eta Klima Aldaketaren Euskal Estrategian jasotako konpromisoekin bat».

Eusko Jaurlaritzak «herrialde, eskualde eta hirien arteko lankidetza eta elkarlana« sustatzen du, «klimaren gaineko nazioarteko ekimen nagusietan aktiboki parte hartzen»; horrez gain, «garraio jasangarria, energia berriztagarrien garapena, energiaren aurrezpena eta lurraldearen erresilientzia» bultzatzen ditu.

«Era berean –adierazi du Ana Oregik– Eusko Jaurlaritzak karbono baxuko ekonomia sustatzen du, berrikuntzaren dinamizatzaile gisa, garapen jasangarri eta lehiakorreko eredu berri baten barruan».

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] El lehendakari @IUrkullu y la sailburu Ana Oregi participarán en diversos actos de la cumbre de Paris➡ https://t

  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco desea que la conferencia de París alcance un consenso internacional para “una economía baja en... https://t.co/Jj2owlZH1X

  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2015.eko abenduak 02

    Señor Gutiérrez: mucgas gracias por participar en Irekia. No solamente es posible resolver esa contradicción sino que incluso Euskadi, junto con algunos otros países y regiones, lo han hecho.Desde el año 1990 nuestro crecimiento económico (PIB) ha crecido un 69% y nuestras emisiones de GEIs se han reducido un 10%.En este sentido, el Gobierno Vasco se ha comprometido a una reducción del 40% de las emisiones de Gases de Efecto Invernadero para el año 2030 y del 80% para 2050, en sintonía con los compromisos adquiridos por la Unión Europea y recogidos en la Estrategia Vasca de Cambio Climático 2050.

  • @PetraZabalgana
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Le Gouvernement Basque souhaite que la Conférence de Paris aboutisse à un accord universel pour « une économie... https://t.co/XjioqLIBzt

  • @Rafrinor
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco apuesta por que la conferencia de París llegue a un acuerdo internacional para “una economía baja... https://t.co/TFq3a3f2PP

  • @Torremadariaga
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco desea que la conferencia de París alcance un consenso internacional... https://t.co/E9FF9leSpu

  • 2015.eko abenduak 01

    Bajo las actuales pautas de consumo, donde ciertos modelos de desarrollo exacerban el uso y abuso de energías con alto nivel de emisiones de GEI, en desmedro de las capacidades de absorción de dichos contaminantes y los efectos nocivos hacia la salud de las comunidades y la propia biodiversidad, las conclusiones y decisiones que adoptó el país Vasco van en la dirección correcta . Lo importante es que las comunidades económicas más contaminantes se comprometan e involucren en disminuir las emisiones de GEI. ¿Será posible resolver la contradicción "crecimiento/Emisiones GEI?

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)