Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Zuzenean-ek autozerbitzu bulego birtualak jartzen ditu bere lurralde-ordezkaritzetan

2010.eko abuztuak 30

Zuzenean-ek aurrez aurreko arreta laguntzeko asmoz, autozerbitzu bulego birtualak ezarri ditu bere lurralde-ordezkaritzetan: Bilbao, Donostia-San Sebastián eta Vitoria-Gasteizen, hain zuzen ere

Autozerbitzu bulegoak herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak errazteko bide berri bat dira. Horrela, bitartekorik gabe, herritarrek Administrazioak eskaintzen dituen teknologia eta zerbitzu elektroniko berriak erabil ditzakete.

Xede hori lortzeko asmoz, hau da, herriatarrek kontsulten eta izapideen jarraipena erraz eta dohainik egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak bere herri-ordezkaritzetan bulego birtualak ezarri ditu. Horrela, ukipen-pantaila baten bitartez, eta aurre ezagupen teknikorik gabe, Euskal Administrazioaren zerbitzu elektronikoak edonoren esku daude.

Lehengo fasean bulego birtualek eskaintzen dituzten funtzionalitateak ondorengoak dira:

- Eusko Jaurlaritzako edo beste Administrazioetako informazioa eta zerbitzuak.

- Txosten administratiboen kontsulta eta tramitazioa (zertitifikatu digitala behar da).

- Ohizko inprimakiak eta informazio orokorra erraz eskuratzeko aukera.

- Fitxategiak pendrive-etara jaisteko aukera eta, baita informazioa inprimatzeko ere.

- Ukipen-pantaila.

- Ezintasun eta ezgaitasunei egokitako azpiegitura (adibidez, gurpil-aulkiak).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko