Berriak Lehendakaritza
Eu

Bizkaian ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko konpromisoa nabarmentzen duen Marcelo Gangoiti sariaren banaketan izan da lehendakaria

2016.eko urtarrilak 29

Urkulluk gazteen laneratzea hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren apustua berretsi du, eta, 2015ean igarotako bidetik «konfiantzaz» jarraitzera animatu du

Bizkaian ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko konpromisoa nabarmentzen duen Marcelo Gangoiti Sariaren XX. edizioaren sari-banaketa egin da gaur, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia buru zirela. Urkulluk gazteen laneratzea hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren apustua berretsi du, eta, ildo horretatik, 2015ean igarotako bidetik «konfiantzaz» jarraitzera animatu du; izan ere, urte hori amaitu zenean, 20.000 pertsona landun gehiago zeuden aurreko urtearen aldean, eta BPG % 2,8 hazi zen.

Aurtengo saria Bombardier multinazionalak Trapagaranen duen enpresari eman diote, talderen munduko bikaintasun-zentro aurreratuenetako bat baita. Lehendakariak nabarmendu duenez, enpresak giza kapitalaren, prestakuntzaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egiten du. Nabarmendu du, halaber, gazteen erabateko prestakuntzarekin konprometituta dagoela, eskualdean finkatuta dagoela eta lotura zuzena duela Muskizko Somorrostro prestakuntza-zentroaren enpresa-egiturarekin –horrek bultzatzen du, bada, saria–.

Gogorarazi duenez, Euskadi langabezia-tasa txikiena duen Estatuko erkidegoetako bat da. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera –atzo ezagutarazi ziren–, % 12,89koa da langabezia-tasa, Espainiako batezbestekoa baino zortzi puntu txikiagoa, eta orain dela urtebete baino 20.000 landun gehiago daude. 2015aren amaieran, aurreko urtean baino 630 enpresa gehiago zituen Euskadik, eta erkidegoaren BPG % 2,8 hazi zen. Asko badago ere egiteko, 2015ean igarotako bidetik «konfiantzaz» jarraitzera animatu du Urkulluk.

Lehendakariak –Bruselan izan da aste honetan– azpimarratu duenez, gainera, Europak berrikuntzan oinarritutako hazkundea bultzatzeko konpromisoa du eta ekonomia berdea nabarmentzen da bereziki. Eusko Jaurlaritzak bi helburuok partekatzen ditu, azaldu duenez.

Marcelo Gangoiti Sariak enpresa-lanagatik nabarmentzen den eta Bizkaiko ezkerraldean eta meatze-ingurunean diharduen enpresa bat aintzatesten du urtero. Aurtengoa, bada, hogeigarren edizioa izan da. Muskizko Somorrostro prestakuntza-zentroak koordinatzen du saria, eta SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta CEBEKen laguntza du. Euskadin urtero ematen den enpresa-sari garrantzitsuenetako bat da.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    Bombardier recibe el premio Marcelo Gangoiti 2016 #somorrostro https://t.co/0Oifl8YtAj

  • @eajpnvparlament
    2016.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari entrega el Premio Marcelo Gangoiti a la empresa que la multinacional Bombardier tiene en Trapagaran ➡ https://t

  • @OrrantiaTar
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari preside la entrega del Premio Marcelo Gangoiti, que distingue el... https://t.co/op1EUe8ASm

  • 2016.eko urtarrilak 29

    Enhorabuena.

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 29

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari entrega el Premio Marcelo Gangoiti a la empresa que la multinacional Bombardier tiene en Trapagaran ➡ https://t.co/cXOUniwYwm

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)