Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu-Kontseiluak Izaskun Iriarte izendatu du Añanako Gatz Harana Fundazioko ordezko kide gisa (Gobernu Bilera 2016-02-16)

2016.eko otsailak 16

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak Añanako Gatz Harana Fundazioan duen ordezko kidea izango da Izaskun Iriarte, Eusko Jaurlaritzak gaur hala erabakita. Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordeak Elena Lete ordezkatuko du Fundazioan.

Fundación Valle Salado de Añana – Añanako Gatz Harana Fundazioa 2009an eratu zen. Helburu nagusia Añanako Gatz Harana eta haren ingurua indartzen, zaharberritzen eta goitik behera birgaitzen laguntzea da, eta baita Haranaren sustapen turistikoa egitea ere.

Arabako Foru Aldundiak eta Añanako Udalak sortu zuten eta, 2013 gobernu-kontseiluan hartu zen erabaki baten bitartez, estatutuak aldatu ziren Eusko Jaurlaritza ere Fundazioaren kide bihur zedin. Erabaki horren bitartez EAEko Administrazio Orokorrak Fundazioaren patronatuan izango zituen kideak hautatu ziren: Cristina Uriarte eta Ana Oregi, eta haien ordezkoak, Imanol Agote eta Elena Lete. Azken horrek kargua utzi du gaur Bergarako alkate aukeratu dutelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau