Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Akordioa, baimena ematen duena Euskal Estatistika Erakundearen eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritzako Erregistratzaileen eta Jabetza eta Merkataritzako Erregistratzaileen Elkargoen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko (Gobernu Bilera 2016-03-01)

2016.eko martxoak 01

Gobernu-kontseiluak baimena eman du Euskal Estatistika Erakundearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritzako Erregistratzaileen eta Jabetza eta Merkataritzako Erregistratzaileen Elkargoaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-erregistroetan jasotako erregistro-inskripzioen eta urteko kontuen aprobetxamendu estatistikoa xede dela.

Eustatek dagoeneko hamar urte egin ditu administrazio-informazioa bateratzen, dagozkion eragiketen informazio-iturri estatistiko gisa erabiltzeko. Estatistikei buruzko Europako Jardunbide Egokien Kodearen arabera, erabiltzaileen beharren araberakoa izan behar da zama. inoiz ez gehiegizkoa inkestatuentzat. Horretarako, administrazio-iturrietara jotzen da, informazio-eskabideak bikoiztea saihesteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko